30/01/2010
Agin Rezola bertsolari eta kazetari astigarragarrak Argia Saria lortu du, irratiari dagokion atalean, Bostetako Digilentzia programatik eta Txapelketa Nagusiari egin dion jarraipenagatik. Argia Sariko epaimahiak Rezolaren lan mardula, komunikazio gaitasuna eta umorea nabarmendu ditu bere irratigintzako lanean.
Agin Rezolak Info7 irratiarentzat egin zuen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren jarraipena. Saio guztiak zuzenean emateaz gain, astean zehar txapelketaren analisia egin du.
Finalean eta Belodromoko final-aurrekoan Bertsoa.com-en bere ahotsa entzun zen zuzenekoan. Saio bakoitza aditu batekin batera kontatu zuen. Horrez gain, astero Gararako artikulu bat idatzi zuen.
Bideoak
Bertso onenak bideoan
2010-09-11, ALKIZA
Bertso-saioa
Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano,
Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi
Gai-jartzailea: Amaia Agirre. Ordua: 22:30
Euskal Herria