Bertsoa.com - Bertso plaza digitala

Albisteak

Martxoaren 13rako eman behar da izena
Bertso Udalekuetan laguntzeko jendea behar da

03/02/2010   Aurten ere, urtero bezala, Bertso Udalekuak egingo dira. 5 txanda izango dira aurtengoan:

 -BIDARRAI (Behe Nafarroa): 12 eta 14 urte arteko gaztetxoak bilduko dira, Menditarrenia aterpetxean. Bertso-eskoletako gaztetxoak izango dira. Uztailaren 5etik 11ra.
 -MUXIKA, Gorozika (Bizkaia): Hemen ere 12 eta 14 urteko bertso-eskoletako gaztetxoak bilduko dira. Uztailaren 25etik 31ra izango da txanda.
 -IRAÑETA (Nafarroa): 15 eta 18 urte arteko bertso-eskoletako gazteak bilduko dira uztailaren 19tik 25era.
 -ORIO (Gipuzkoa): 9 eta 11 urte arteko haurrak bilduko dira Itsaspe baserrian. Bertso-eskoletako gazteak izango dira. Uztailaren 12tik 18ra bitartean izango da txanda.
 -ZUHATZA (Araba): 9 eta 11 urte arteko bertso-eskoletako haurrak elkartuko dira irailaren 1etik 4ra.

 Txanda hauetarako begirale, zuzendari eta sukaldariak behar dira (Zuhatzan ez da sukaldaririk beharko). Interesatuek martxoaren 13rako eman beharko dute izena. Horretarako e-mailez bidali behar dira datuak hona: transmisioa@bertsozale.com. Bete beharreko fitxak ikusteko egin klik hemen.

 Lantaldeen berri martxoaren 31rako emango du transmisio sailak. Informazio gehiago nahi izanez gero deitu hona: 943 69 41 29




     

Bertso onenak

Lizardi Saria eta Ataungo bertsoak
Lizardi Saria eta Ataungo bertsoak
Bertso onenak bideoan Bertso onenak bideoan

Agenda

2010-09-11, ALKIZA
Bertso-saioa
Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi Gai-jartzailea: Amaia Agirre. Ordua: 22:30

Plazaz plaza