Bertsoa.com - Bertso plaza digitala

Albisteak

Beterriko Finala
Ikusgai daude agur bereziak ere

16/02/2010   Beterriko Txapelketaren ezaugarri nagusietako bat da agur bereziarena. Finalean ere bi taldeek aurretik prestatuta ekarri zituzten agurrak. Ihauteriak izanik, mozorrotu ere egin ziren gainera.

 Sorgin-Orratzak Txirri, Mirri eta Txiribitonen jantziarekin atera ziren. Hauen hainbat kantu parodiatu eta publikoarekin jolas egin zuten: bi boluntario hartu eta hauek ahalik eta galtzerdi gehien bildu behar izan zituzten. Iñaki Apalategi (Txirri), Ander Lizarralde (Mirri) eta Unai Muñoa (Txiribiton) izan ziren protagonista.

 Mandeulietako bertsolariek euren nortasunak trukatu zituzten. Hala, Iñaki Gurrutxaga Jon Martinez jantzi zen; Haritz Etxeberria "Ministro" Iñaki Gurrutxagaz eta Jon Martin Ministroz. Ondoren, saio osoan mozorroa jantzita kantatu zuten hauek.




     

Bertso onenak

Lizardi Saria eta Ataungo bertsoak
Lizardi Saria eta Ataungo bertsoak
Bertso onenak bideoan Bertso onenak bideoan

Agenda

2010-09-11, ALKIZA
Bertso-saioa
Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi Gai-jartzailea: Amaia Agirre. Ordua: 22:30

Plazaz plaza