Bertsoa.com - Bertso plaza digitala

Albisteak

Bertsolaria Bere Bakardadean |20/03/2012

Sustrai Colinaren txanda izango da ostegunean

 Joan zen irailean egin zen lehenengoz "Bertsolaria Bere Bakardadean" emanaldi berezia Donostiako Doka Antzokian. Andoni Egaña aritu zen lehenengo saio hartan. Ordutik Jon Maia, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi eta Igor Elortza aritu dira oholtzan, Unai Elizasu eta Josu Goikoetxeak jarritako lanak betetzen. Jende ugari bertaratu da saioak jarraitzera. Zazpigarren bertsolaria Sustrai Colina urruñarra izango da. Unai Elizasu gidari duela ostegun honetan egingo du saioa urruñarrak, iluntzeko 20etan.

 Zikloa Miren Amurizak itxiko du apirilaren 19an. Josu Goikoetxea izango da azkeneko saio horretako gai-jartzailea.

 Andoni Egañak eta Maialen Lujanbiok egindako saiorik onenak ikusgai dauzkazue azpian.

Bideoak Bideoak
     

Ereņotzu

Jexux Mari, Maialen eta Unai gaztaroaz

2013/06/15

Bideo guztiak ikusi

Plaza librea

Bideo guztiak ikusi

Nola bidali zure bideoa »

© 2013 Bertsoa.com • RSS sindikazioaLege oharraINFOTRESek sortu eta egindako web gunea

Bizkaioko Foru Aldundia

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia