Bertsoa.com - Bertso plaza digitala

Albisteak

XI. edizioa aurten |11/05/2012

Plazatik gaztetxera, bikoteka

Asteburu honetan hasiko da Plazatik Gaztetxera bertsolari gazteen txapelketa. Aurtengoa XI. edizioa da eta betiko helburuak lortzeko asmoz, berrikuntzekin dator, bertsolariek bikoteka abestuko baitute.
Mutriku (maiatzak 12), Zumaia (maiatzak 19), Markina (maiatzak26) eta Elgoibarko (ekainak 1) gaztetxeetan jokatuko da lehen fasea. Lehen fase honen ostean bi finalerdi egongo dira, lehenbizikoa Deban (ekainak 8) eta  bigarrena Soraluzeko (ekainak 15) gaztetxeetan. Finala ekainak 30ean izango da txapelketa lehen aldiz hartuko duen Eibarko gaztetxean.

Saio guztien aurretik afaria egongo da. Afaritara joateko asmoa duen edonor jar dadila saioa jokatuko den gaztetxeko kideekin edo plazatik gaztetxerako antolatzaileekin harremanetan.

Lehenengo saioan honako zortzi bertsolari hauek arituko dira kantari, Mutrikuko gaztetxean, 22:30etatik aurrera.

Ander Zulaika – Andoni Zubiarre
Peru Vidal – Imanol Uria
Aimar Karrika – Maddi Sarasua
Ander Elortegi – Jon Arano

     

Altzo

Maialen, Amets eta Alaia dementziaz

2012/07/29

Bideo guztiak ikusi

Plaza librea

Bideo guztiak ikusi

Nola bidali zure bideoa »

© 2013 Bertsoa.com • RSS sindikazioaLege oharraINFOTRESek sortu eta egindako web gunea

Bizkaioko Foru Aldundia

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia