Asteburuko agenda |10/08/2012
Egutegia abuztuaren erdira hurbiltzen ari den neurrian bertso-saioak ere ugaritzen ari dira. Asteburu honetan ere izango da bertsoez gozatzeko aukera.
Gaur bertan lau saio daude iragarrita. Tolosako Urkizu auzoan bertso-afaria izango da Agin Rezola eta Unai Agirrerekin.
Zumaian, urtero bezala, aurten ere Euskal Jai eguna ospatuko dute eta tradizio handiko balkoitik balkoirako saioa egingo dute Sanjuaniturri inguruan eguerdiko 12etan. Jon Maia eta Andoni Egaña jardungo dira kantuan.
Berriatuako Asterrika auzoan, berriz, iluntzeko 19etan saioa izango da plazan Sustrai Colina eta Unai Iturriagarekin.
Azkenik, Gernika-Lumoko Lurgorri auzoan iluntzeko 21:30etan hasiko da saioa. Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Onintza Enbeita eta Andoni Egaña dira bertan kantatzekoak.
Iganderako beste lau saio ageri dira agendan. Donostiako Aste Nagusia hasita egongo da ordurako, eta Piratek antolatuta erromeria egingo da Urgullen. Tartean, Unai eta Beñat Gaztelumendik saioa egingo dute eguerdiko 13:30ak aldera.
Berastegin, jaiak direla eta urteroko bertso-saioa egingo dute iluntzeko 19etan. Julio Soto, Sustrai Colina, Amets Arzallus eta Iker Zubeldia jardungo dira kantuan Iñigo Gorostarzu gai-jartzaile dutela.
Donostian eguneko bigarren saioa egingo da iluntzeko 21etan, bertso-afaria hain zuzen ere. Unai Gaztelumendi eta Jon Maia dira bertan kantatzekoak.
Azkenik, Zarauzko Azken Portu auzoan bertso-jaialdia izango da jaiak borobiltzeko gaueko 22etan. Julio Soto, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Hodei Iruretagoiena eta Beñat Gaztelumendi ariko dira oholtza gainetik kantuan.
Iruñea
Menorka eta Euskal Herria
2013/05/16
2013/06/01
2013/06/01
Kopla txapelketa, buruz buruko...
2013/06/07
Bukaerako bertso jarriak. Topa...
2013/06/07
Libreko kopla saioen hautaketa
2013/06/07
Kopla txapelketa, lehen faseko...
2013/06/07
Kopla txapelketako bigarren fa...
2013/06/07
2013/06/08
Zortziko handian Gurrutxaga et...
2013/06/08
Koplaka Amilburu eta Mendizaba...
2013/06/08
2013/06/08
2013/06/08
2013/06/08
Bisita gidatua. Maia eta Mendi...
2013/05/24
Mahaiaren bueltan. Mendiluze e...
2013/05/24
2013/05/24
Botila eta mikrofonoa. Mendilu...
2013/05/24
Bihar biharkoak. Maia eta Mend...
2013/05/24
2013/05/16
2013/05/16
© 2013 Bertsoa.com • RSS sindikazioa • Lege oharra • INFOTRESek sortu eta egindako web gunea