Bertsoa.com - Bertso plaza digitala

Albisteak

Albisteak bilatu
 

  • Atera da udarako zenbakia
    2010/09/02   Bertsolari aldizkariak bertsoa eta generoa aztertu ditu 78garren zenbakian
    Bertsolari aldizkariaren 78garren zenbakia kalean da, hiru gai nagusirekin: Bertsoa eta generoa, Pello Mari Otañoren mendeurrena eta Fernando Amezketarrari buruzko erreportaia.
  • Jaiak ospatzen ari dira
    2010/09/02   Bertso-saioa izango da gaur Lekeition
    Iluntzeko 20etan izango da saioa, udaletxe aurrean. Sustrai Colina, Xabat Galletebeitia eta Onintza Enbeitak kantatuko dute.
  • Iluntzeko 20:30etan
    2010/09/02   Hamaika Bertutek bertso-afaria egingo du gaur Ataunen
    Agin Rezola eta Iñigo Izagirrek kantatuko dute.
  • Joan zen larunbatean izan zen
    2010/09/02   Festa giroko saioa egin zuten Hondarribian
    Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Xabi Paya eta Sustrai Colinak kantatu zuten Karlos Aizpuruaren esanetara. 400 bat lagun elkartu ziren Santiago kaleko plazan.
  • Hondarribiko jaialdia
    2010/09/02   Mendiluze bakarka, habaneran
    Karlos Aizpuruak honako gai hau jarri zion: "Aitor Hondarribiarra da, San Pedro kalekoa. Festa garaia iristen denean, bere maleta hartu eta herritik joan egiten da".
  • Hondarribiko jaialdia
    2010/09/02   Paya eta Sarriegi, jende artean
    Ertzain lanetan jarri zituen Karlos Aizpuruak. Lehentxeago banku batzuk erretzen aritu zirenak aurkitu behar izan zituzten.
  • Joan zen asteartean ospatu zen jaialdia
    2010/09/01   Amezketako saioa ikusgai Bertsoa.com-en
    Jaietako saioa izan zen. Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus eta Julio Sotok kantatu zuten, Bixente Gorostidi gai-jartzaile zutela.
  • Amezketako jaialdia
    2010/09/01   Sebastian Lizaso hiru aldiz
    Bixente Gorostidik gai berezia jarri zien Sebastian Lizaso, Andoni Egaña eta Julio Sotori. Lizasoren bizitzako hiru garairi buruz kantatu behar izan zuten.
  • Amezketako jaialdia
    2010/09/01   Lizaso puntuei erantzuten
    Sebastian Lizasori sei punturi erantzun behar izan zien. Ohi duen moduan bizi aritu zen azpeitiarra, eta maisutasunez osatu zuen saioa.
  • Bertso Udalekuak
    2010/08/31   Zuhatzan izango da azkeneko txanda
    Hilaren 1etik 4ra bitartean egongo dira bertan. Ostegunean Oskar Estangarekin kantagintza landuko dute eta ostiralean bertso afaria izango da Iñaki Viñaspre eta Jone Uriarekin.
1  2  3  4  5  6  7  8  9  10  »   »»

Zuzenean

  • Lizardi Sariko finala zuzenean
    Zarautz -  2010/09/03, 22:00
  • Manu Goiogana, Jone Uria, Aitzol Barandiaran, Asier Azpiroz, Xumai Murua eta Ane Labaka

Bertso onenak

Bilbo, Amezketa eta Hondarribiko saioak
Bilbo, Amezketa eta Hondarribiko saioak
Bertso onenak bideoan Bertso onenak bideoan

Agenda

  2010-07-18, PASAIA
Trintxerpeko I. bertso jaialdia
Auzoa: Trintxerpe     Lekua: Txosna gunea     Ordua: 18:00     Protagonistak: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Jexux Mari Irazu, Jon Maia, Unai Agirre, Mantxi Gai-jartzailea: Haritz Casabal

Plazaz plaza