Bertsoa.com - Bertso plaza digitala

Albisteak

 
  • Eskolarteko Bertsolari Txapelketa |2013/06/19

    "Topagune eta festa izango da"

    Larunbatean izango da finala Orioko Karela kiroldegian. Gaur aurkezpenean izan dira Amaia Dorronsoro alkateordea, Miren Irigoien Bertsozale Elkarteko Transmisio Arduraduna eta Juanjo Respaldiza Ikastolen Elkarteko ordezkaria.

  • Diman |2013/06/19

    Luis Prieto bertso-bazkaria

    Ekainaren 1ean egin zuten Luis Prieto bertso-bazkaria Dimako pilotalekuan. Unai Iturriaga eta Jon Maia aritu ziren kantuan 170 lagunen aurrean.

  • Larraldean, 11:30etan |2013/06/19

    Hernandorena sariketa igandean, Senperen

    Igande honetan jokatuko da Hernandorena sariketa Senperen, Larraldean. Euskal Herri osoko zortzi bertsolari gazte arituko dira kantuan: Battit Crouspeyre, Maddi Ane Txoperena, Maialen Akizu, Egoitz Urrestarazu, Maddi Sarasua, Paula Amilburu eta Malen Amenabar eta Ortzi Murua. Ekitaldia 11:30etan hasiko da, Senperen, Larraldean.

  • 'Bat-batean' emanaldia |2013/06/18

    "Bertsolaria musikari ere izatea da helburua"

    Oskar Estangaren ekimenez plazetan dabil 'Bat-batean' ekimena. Bertsoa eta musika elkartzen ditu, baina, modu berezian. Libreko saioa da, Estanga eta beste bertsolari bat (edo gehiagoren) artea osatua. Bertsolaria ere oholtzan musikari sentitzea da planteamendua.

  • Jaietako urteroko saioa |2013/06/18

    Bertso-saioa Ereņotzuko frontoian

    Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Iker Zubeldia eta Jexux Mari Irazu aritu ziren kantuan Amaia Otxotorenaren esanetara. Frontoia jendez bete zen eta kanpotik ere bat baino gehiago aritu zen saioa jarraitzen. Bertsoaldi onenak gaur eguerdirako Bertsoa.com-en.

  • Ola Sagardotegian |2013/06/18

    Irungo Bertso Eskolen II. Eguna

    Irungo Irunabar Bertso Eskolen II. Eguna, egingo dute bihar, Ola sagardotegian 17:00etatik aurrera. Bertan, Txingudiko bertso eskoletako ikasle eta irakasleek saioak egingo dituzte Eguzkitza, Talaia eta Txingudi ikastetxeetako bertso eskoletako ikasleekin batera.

  • Bertsularitzaren transmisioa Lapurdi, Baxe Nabarre eta Xiberoan |2013/06/14

    Hiru urtean hirukoiztu egin da Iparraldeko bertso-eskola kopurua

    Iparraldeko bertso-eskolen jaia egin zuten Aiherran, Xapelgoa barne zela, Bertsularien Lagunak Elkarteren ekimenez eta balorazio baikorra egiteko datuak badira. Bertsolaritzaren transmisioak jauzia egin du hiru urteotan Lapurdi, Baxe Nabarre eta Xiberoan. Bederatzi bertso-eskola egotetik 27ra izatera pasa dira denbora horretan. Seaskan hiru erakasle ari dira lanean, eta ikastolako lana bertso-eskolarekin uztartzen dute Odei Barroso, Aimar Karrika eta Xan Alkhat-ek eta hain zuzen ere, uztarketa hori izanda emaitzaren klabeetako bat, erakasleen hitzetan.

  • Asteburuko agenda |2013/06/14

    Bost saio daude gaurko iragarrita

    Basaurin Igor Elortza, Miren Amuriza, Arkaitz Estiballes eta Jon Maia ariko dira; Bilbon "Galtzagorriei to, Iņaxito!"; Donostian Jone Uria, Uxue Alberdi eta Alaia Martin eta Oņatin bi saio: Jone Uria eta Aitzol Barandiaran batean eta Agin Rezola eta Jexux Mari Irazu bestean.

  • Arabako Eskolarteko Txapelketaren finala |2013/06/13

    Legutioko jaia ikusgai

    Ekainaren 1ean egin zuten Arabako Eskolarteko Txapelketaren finala Legution. Txapelketa baino arabako bertsolari gazteen festa izan zen. Hemen dituzue hango irudi batzuk ikusgai.

  • San Antonioak |2013/06/13

    Bertsoak gaur Ereņotzun, eguerdi eta arratsalde

    Unai Agirre eta Beņat Gaztelumendi arituko dira gaur Ereņotzun bertsotan, San Antonio egunez, eguerdi eta arratsalde. Ereņotzuko jaietan egingo diren hiru bertso ekitalditik lehena izango da. Biharko ere ekitaldi ugari dakar bertso agendak: Basaurrin bertso-trama, Oņatin bertso poteoa eta bertso afaria, Bilbon 'Galtzagorriei to, Inaxito' ikuskizuna eta Donostian bertso bazkaria, Deustuko unibertsitatean.

1  2  3  4  5  6  7  8  9  10  »   »»

Algorta

Egaņa-Maia, Termonidamikaren bigarren printzipioaz, kaos eta orekarako joerak

2012/07/11

Bideo guztiak ikusi

Plaza librea

Bideo guztiak ikusi

Nola bidali zure bideoa »

© 2013 Bertsoa.com • RSS sindikazioaLege oharraINFOTRESek sortu eta egindako web gunea

Bizkaioko Foru Aldundia

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia