Bertsoa.com - Bertso plaza digitala

Albisteak

 
  • Erreportaia |2013/05/18

    "Plazatik Gaztetxerak bertsolaritza gazteengana hurbiltzen lagundu du"

    Plazatik Gaztetxera ekimena 12. edizioan murgilduta dago. Zazpi herritako gazte asanbladek antolatzen dute gaur egun: Mutriku, Deba, Elgoibar, Eibar, Soraluze, Mendaro eta Markina-Xemeingo gazte asanbladek. Bertsolaritza gazteengana eta gaztetxe girora hurbiltzeko sortu zen eta 12 urteren ondoren, bistan da bere arrastoa utzi duela.

  • 20:00etan zinean |2013/05/17

    Uria, Egaña, Martin eta Arzallus gaur Zallan

    Bertso jaialdia izango da gaur Zallan, Enkarterrian. Lau bertsolai arituko dira oholtzan: Andoni Egaña, Jone Uria, Amets Arzallus eta Alaia Martin.

  • Bat-batean zein idatziz |2013/05/17

    Gipuzkoako eskolartekoa gaur Arrasaten

    Gipzkoako eskolarteko txapelketako kanporaketa jokatuko da gaur Arrasaten, Arimazubi ikastolan, 15:00etan hasita. Lehenik idatzizkoa izango da eta ondoren bat-batekoa.

  • Bi diziplinak elkartzeko ahalegina |2013/05/17

    "Bertso-pilota" aurkeztu zuten atzo

    Tokian tokiko pilotari eta bertsolariekin egingo da saioa, herritarren partehartzea sustatuz. Lankuren bidez zabalduko da. Atzoko aurkezpenean izan ziren Iker Urmeneta pilotaria, Beñat Gaztelumendi bertsolaria eta Mikel Mariskal Lankuko zuzendaria.

  • Julio Soto gaur Plateruenan, 19:30etan, Bertsozale DF jardunaldietan |2013/05/16

    "Zer dago jendeak ikusten ez duenaren atzean"

    Bertsozale DF jardunaldien baitan, gaur Julio Sotoren txanda izango da Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, 19:30etan. Gorritarrak, "Bertsolariaren ahotik" hitz egingo du, "Zer dago jendeak ikusten ez duenaren atzean?" Gaurkoa Bertsozale DFko bigarren saioa izango da eta zuzenean jarraitu ahal izango da Plateruenea.net webgunean.

  • Mikel Irizar elkarrizketatuko du Jon Artanok |2013/05/16

    Gazeta eta Azkarateko bertso-afariak emango ditu Hitzetik Hortzerak

    Elorrioko Gazeta auzoan Sebastian Lizaso eta Amets Arzallus aritu ziren kantuan eta Azkaraten Uxue Alberdi eta Jon Maia. Ostiralean izango da programa ikusgai ETB1en, iluntzeko 21etan.

  • Xabier Silveira izango da azkena |2013/05/16

    Gaur bukatuko da "Bertsolaria bere bakardadean" zikloa

    Denera hamabi bertsolarik hartu dute parte ziklo honetan. Iluntzeko 20:30etan izango da saioa, Donostiako Doka antzokian. Unai Elizasu izango da gai-jartzaile.

  • Anoetan |2013/05/16

    Bertsolari gazteen saioa

    Aurten bigarren aldiz antolatu du Anoetako Gazte Asanbladak Tolosaldeko bertsolari gazteen saioa. Txomin Azpiroz, Imanol Irazustabarrena, Beñat Azaldegi, Ion Beloki, Unai Mendizabal eta Oier Urkola aritu dira kantuan

  • Egun osoko saioak dira gehienak |2013/05/15

    Hainbat saio gaur San Isidro egunez

    Hondarribian Beñat Lizaso eta Aitor Mendiluze ariko dira; Asteasun Julio Soto eta Jexux Mari Irazu eta Urnietan Patxi Etxeberria eta Beñat Gaztelumendi. Astigarragan ere saioa izango da.

  • Hitzetik Hortzeran |2013/05/15

    Hango eta hemengo

    "Hango eta hemengo" izeneko saio berezia egin zen Lasarten. Herriko kultur-taldeek elkarlanean sortutako ekitaldia. Hori eta Hendaiako bertso-jaialdia ikusi ahal izan genituen pasa den asteko Hitzetik Hortzeran.

1  2  3  4  5  6  7  8  9  10  »   »»

Lasarte-Oria

Buruz burukoa. Lujanbio eta Arzallus

2012/06/29

Bideo guztiak ikusi

Plaza librea

Bideo guztiak ikusi

Nola bidali zure bideoa »

© 2013 Bertsoa.com • RSS sindikazioaLege oharraINFOTRESek sortu eta egindako web gunea

Bizkaioko Foru Aldundia

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia