Eskolarteko Bertsolari Txapelketak |2013/05/24
Miarritzen Bertsulari Ttipi Eguna ospatuko da gaur Jai Alai ezker paretan. Sehaskako 400 ikasle elkartuko dira bertan eta Amets Arzallus eta Sustrai Colina ere kantuan ariko dira Oskar Estangak musikaz lagunduta. Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako saioa, berriz, Lazkaon egingo dute.
Ekainaren 7an, Plateruena Kafe Antzokian, 23:00etan |2013/05/24
Durangaldeko bertsolarien arteko Kopla txapelketa antolatu dute Plateruenan ekainaren 7rako. Ekitaldian 12 bertsolarik hartuko dute parte eta afalondoan jokatuko da saioa. Afarirako sarrerak salgai Kafe Antzokian eta Kafe Antzokiko webgunean. Txapelketarako sarrera doan da.
Asteburuko agenda |2013/05/24
Oñatin "Ez gara Palestinaz ari" emanaldi berezia izango da ikusgai; Lemoizen bertso-afaria egingo dute Sebastian Lizasok eta Arkaitz Estiballesek eta Donostian Agin Rezolak eta Alaia Martinek ere bertso-afaritan kantatuko dute.
14:30etan, Kultur etxean |2013/05/23
“Arabako Bertso-eskolek 11 opari” egitasmoa martxan da eta gaur emanaldia izango da Kanpezun, 14:30etan kultur etxean. Bertso-eskolen ekimena da eta 'Bertso-eskolak herriari egiten dion opari' gisa planteatzen dute ekitaldia.
DF Bertsozale Eskola, Plateruenan 19:30etan |2013/05/23
Durangoko DF Bertsozale Eskolak antolatutako jardunaldien baitan, gaur Jon Maia bertsolariak hitz egingo doinuaz eta kantakeraz. Aurtengo edizioko hirugarren edizioa da eta zuzenean jarraitu ahal izango da www.plateruena.net webgunean.
Begoñako auzo etxean, 19:30etan |2013/05/23
'Bat-batean' bertso emanaldi musikatua eskainiko dute gaur Oskar Estangak eta Etxahun Lekuek Bilbon, Santutxu auzoan, Begoñako auzo etxean. 'Bat-batean' emanaldi berezia musika eta bertsoa uztartzen dituen proiektua da, Estangak bultzatua.
Andra Marin, 21:00etan |2013/05/23
Geu Be elkartearen 10. urteurrenaren bueltan, bertso jaialdia izango da gaur Durangon: Beñat Ugartetxea, Igor Elortza, Unai Iturriaga eta Onintza Enbeita arituko dira kantari, Geu Be Elkarteak antolatuta. Jaialdia 21:00etan izango da, Andra Marin.
Bihar Miarritzen, Jai Alai Ezker paretan, 10:00etan |2013/05/23
Bertsolari Ttiki Eguneko lehen ekitaldia egingo da bihar Miarritzen. Urtero bezala gaztetxoek bertsolaritzaz gozatzeko egun handia izango da. Aurten gainera berrikuntzekin dator: batetik ez da Xapelketarik izango eta bestetik bi ekitaldi izango dira, Miarritze eta Gabadin. Seaskako 700 ume inguru bilduko dira eta Euskal Herrian umeekin ekitaldi handienetakoa izango da. Bihar, besteak beste, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Oskar Estanga izango dira bertsoa eta musikaz giroa pizten Miarritzen.
Eskolarteko Bertsolari Txapelketak |2013/05/23
Eguerdiko 14:30etan izango da hitzordua Kultur Etxean. Lehenengo bertso-sortak kantatuko dituzte taldeka eta ondoren bat-bateko saioa egingo dute.
Amaia Agirre elkarrizketatuko du Jon Artanok |2013/05/23
Bertsolari Txapelketa Nagusiaz ere ariko dira programan eta 2009ko edizioko bertsoaldi gogoangarriak eta aurtengorako bertsolariei egindakon argazki-saioko irudiak erakutsiko dituzte.
Algorta
Arzallus, bertsolari perfektuaren bidean besteen osagaiak aztertzen
2012/07/11
Hasierako agurrak.Arzallus eta...
2013/05/10
VIP gunea. Lizaso eta Arzallus
2013/05/10
2013/05/10
Jaioberritatik bertsotan.Arzal...
2013/05/10
2013/05/11
Uxue eta Txirrita. Eguarre, Ma...
2013/05/11
Maiaren zaleak. Alberdi eta Ma...
2013/05/11
2013/05/17
2013/05/17
Bertso-haurdunaldia. Martin et...
2013/05/17
Zallako bertso-eskolako gaztet...
2013/05/17
2013/05/10
2013/05/04
2013/05/04
2013/05/04
2013/05/04
2013/05/04
2013/05/03
2013/05/03
2013/05/03
© 2013 Bertsoa.com • RSS sindikazioa • Lege oharra • INFOTRESek sortu eta egindako web gunea