Bertsoa.com - Bertso plaza digitala

Albisteak

 
  • Bizkaiko Enkarterri |2013/05/21

    Bertso-jaialdia Zallan

    Ostiralean izan zen bertso-jaialdia Zallako zineman. Jone Uria, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Alaia Martin eta Beñat Amezaga herritarra igo ziren oholtzara Jon Martinez gai-jartzailearekin batera.

  • 43 bertsolarik hartuko dute parte |2013/05/21

    Irailaren 29an hasiko da Bertsolari Txapelketa Nagusia

    Amasa-Villabonan jokatuko da lehenengo saioa eta abenduaren 15ean egingo da finala, BECen. Denera 14 saio izango ditu txapelketak. Aurkezpen ofiziala irailaren 17an egingo da.

  • Elgoibarren, ostiralean |2013/05/21

    Plazatik Gaztetxerak asteburuan ekingo dio bigarren faseari

    Plazatik Gaztetxera txapelketako bigarren fasea hasiko da ostiralean Elgoibarren. Hamasei bertsolari bikotek ekin zioten txapelketari eta zortzi pasako dira bigarren fasera. Elgoibarren eta Mutrikun izango dira bi saioak, bakoitzean launa bikote direla. Bestalde, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabalek irabazi dute joan den asteburuko kanporaketa Eibarren.

  • Joan den asteburuan |2013/05/21

    Arabako eskolartekoaren topaketa Aramaion

    Aurreko asteburuko bi topaketen ostean, Arabako eskolartekoaren azken-aurreko topaketa ospatu zuten larunbatean Aramaion. Bertan Aramaioko bertso-eskolako haur eta gazteek eta Legutioko bertso-eskoletako gazteek hartu zuten parte. Datorren asteburuan egingo da azken topaketa, eta ekainaren 1ean finala Legution

  • Izaskunen |2013/05/20

    Bertso-saioa gaur Ibarran

    Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikano ariko dira kantuan.

  • Erreportaia |2013/05/18

    "Plazatik Gaztetxerak bertsolaritza gazteengana hurbiltzen lagundu du"

    Plazatik Gaztetxera ekimena 12. edizioan murgilduta dago. Zazpi herritako gazte asanbladek antolatzen dute gaur egun: Mutriku, Deba, Elgoibar, Eibar, Soraluze, Mendaro eta Markina-Xemeingo gazte asanbladek. Bertsolaritza gazteengana eta gaztetxe girora hurbiltzeko sortu zen eta 12 urteren ondoren, bistan da bere arrastoa utzi duela.

  • 20:00etan zinean |2013/05/17

    Uria, Egaña, Martin eta Arzallus gaur Zallan

    Bertso jaialdia izango da gaur Zallan, Enkarterrian. Lau bertsolai arituko dira oholtzan: Andoni Egaña, Jone Uria, Amets Arzallus eta Alaia Martin.

  • Bat-batean zein idatziz |2013/05/17

    Gipuzkoako eskolartekoa gaur Arrasaten

    Gipzkoako eskolarteko txapelketako kanporaketa jokatuko da gaur Arrasaten, Arimazubi ikastolan, 15:00etan hasita. Lehenik idatzizkoa izango da eta ondoren bat-batekoa.

  • Bi diziplinak elkartzeko ahalegina |2013/05/17

    "Bertso-pilota" aurkeztu zuten atzo

    Tokian tokiko pilotari eta bertsolariekin egingo da saioa, herritarren partehartzea sustatuz. Lankuren bidez zabalduko da. Atzoko aurkezpenean izan ziren Iker Urmeneta pilotaria, Beñat Gaztelumendi bertsolaria eta Mikel Mariskal Lankuko zuzendaria.

  • Julio Soto gaur Plateruenan, 19:30etan, Bertsozale DF jardunaldietan |2013/05/16

    "Zer dago jendeak ikusten ez duenaren atzean"

    Bertsozale DF jardunaldien baitan, gaur Julio Sotoren txanda izango da Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, 19:30etan. Gorritarrak, "Bertsolariaren ahotik" hitz egingo du, "Zer dago jendeak ikusten ez duenaren atzean?" Gaurkoa Bertsozale DFko bigarren saioa izango da eta zuzenean jarraitu ahal izango da Plateruenea.net webgunean.

1  2  3  4  5  6  7  8  9  10  »   »»

Altzo

Maialen eta Andoni bikotea

2012/07/29

Bideo guztiak ikusi

Plaza librea

Bideo guztiak ikusi

Nola bidali zure bideoa »

© 2013 Bertsoa.com • RSS sindikazioaLege oharraINFOTRESek sortu eta egindako web gunea

Bizkaioko Foru Aldundia

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia