Eskolarteko Bertsolari Txapelketa |2013/06/19
Larunbatean izango da finala Orioko Karela kiroldegian. Gaur aurkezpenean izan dira Amaia Dorronsoro alkateordea, Miren Irigoien Bertsozale Elkarteko Transmisio Arduraduna eta Juanjo Respaldiza Ikastolen Elkarteko ordezkaria.
Diman |2013/06/19
Ekainaren 1ean egin zuten Luis Prieto bertso-bazkaria Dimako pilotalekuan. Unai Iturriaga eta Jon Maia aritu ziren kantuan 170 lagunen aurrean.
Larraldean, 11:30etan |2013/06/19
Igande honetan jokatuko da Hernandorena sariketa Senperen, Larraldean. Euskal Herri osoko zortzi bertsolari gazte arituko dira kantuan: Battit Crouspeyre, Maddi Ane Txoperena, Maialen Akizu, Egoitz Urrestarazu, Maddi Sarasua, Paula Amilburu eta Malen Amenabar eta Ortzi Murua. Ekitaldia 11:30etan hasiko da, Senperen, Larraldean.
'Bat-batean' emanaldia |2013/06/18
Oskar Estangaren ekimenez plazetan dabil 'Bat-batean' ekimena. Bertsoa eta musika elkartzen ditu, baina, modu berezian. Libreko saioa da, Estanga eta beste bertsolari bat (edo gehiagoren) artea osatua. Bertsolaria ere oholtzan musikari sentitzea da planteamendua.
Jaietako urteroko saioa |2013/06/18
Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Iker Zubeldia eta Jexux Mari Irazu aritu ziren kantuan Amaia Otxotorenaren esanetara. Frontoia jendez bete zen eta kanpotik ere bat baino gehiago aritu zen saioa jarraitzen. Bertsoaldi onenak gaur eguerdirako Bertsoa.com-en.
Ola Sagardotegian |2013/06/18
Irungo Irunabar Bertso Eskolen II. Eguna, egingo dute bihar, Ola sagardotegian 17:00etatik aurrera. Bertan, Txingudiko bertso eskoletako ikasle eta irakasleek saioak egingo dituzte Eguzkitza, Talaia eta Txingudi ikastetxeetako bertso eskoletako ikasleekin batera.
Bertsularitzaren transmisioa Lapurdi, Baxe Nabarre eta Xiberoan |2013/06/14
Iparraldeko bertso-eskolen jaia egin zuten Aiherran, Xapelgoa barne zela, Bertsularien Lagunak Elkarteren ekimenez eta balorazio baikorra egiteko datuak badira. Bertsolaritzaren transmisioak jauzia egin du hiru urteotan Lapurdi, Baxe Nabarre eta Xiberoan. Bederatzi bertso-eskola egotetik 27ra izatera pasa dira denbora horretan. Seaskan hiru erakasle ari dira lanean, eta ikastolako lana bertso-eskolarekin uztartzen dute Odei Barroso, Aimar Karrika eta Xan Alkhat-ek eta hain zuzen ere, uztarketa hori izanda emaitzaren klabeetako bat, erakasleen hitzetan.
Asteburuko agenda |2013/06/14
Basaurin Igor Elortza, Miren Amuriza, Arkaitz Estiballes eta Jon Maia ariko dira; Bilbon "Galtzagorriei to, Iņaxito!"; Donostian Jone Uria, Uxue Alberdi eta Alaia Martin eta Oņatin bi saio: Jone Uria eta Aitzol Barandiaran batean eta Agin Rezola eta Jexux Mari Irazu bestean.
Arabako Eskolarteko Txapelketaren finala |2013/06/13
Ekainaren 1ean egin zuten Arabako Eskolarteko Txapelketaren finala Legution. Txapelketa baino arabako bertsolari gazteen festa izan zen. Hemen dituzue hango irudi batzuk ikusgai.
San Antonioak |2013/06/13
Unai Agirre eta Beņat Gaztelumendi arituko dira gaur Ereņotzun bertsotan, San Antonio egunez, eguerdi eta arratsalde. Ereņotzuko jaietan egingo diren hiru bertso ekitalditik lehena izango da. Biharko ere ekitaldi ugari dakar bertso agendak: Basaurrin bertso-trama, Oņatin bertso poteoa eta bertso afaria, Bilbon 'Galtzagorriei to, Inaxito' ikuskizuna eta Donostian bertso bazkaria, Deustuko unibertsitatean.
Algorta
Paia anaiak, gurasoengandik jasoa eta anaia arteko eztabaidak...
2012/07/11
2013/06/15
Jexux Mari, Maialen eta Unai g...
2013/06/15
2013/06/15
2013/06/15
2013/06/15
2013/06/15
2013/06/01
2013/06/01
Kopla txapelketa, buruz buruko...
2013/06/07
Bukaerako bertso jarriak. Topa...
2013/06/07
Libreko kopla saioen hautaketa
2013/06/07
Kopla txapelketa, lehen faseko...
2013/06/07
Kopla txapelketako bigarren fa...
2013/06/07
2013/06/08
Zortziko handian Gurrutxaga et...
2013/06/08
Koplaka Amilburu eta Mendizaba...
2013/06/08
2013/06/08
2013/06/08
2013/06/08
Bisita gidatua. Maia eta Mendi...
2013/05/24
© 2013 Bertsoa.com • RSS sindikazioa • Lege oharra • INFOTRESek sortu eta egindako web gunea