'Bat-batean' emanaldia |2013/06/18
Oskar Estangaren ekimenez plazetan dabil 'Bat-batean' ekimena. Bertsoa eta musika elkartzen ditu, baina, modu berezian. Libreko saioa da, Estanga eta beste bertsolari bat (edo gehiagoren) artea osatua. Bertsolaria ere oholtzan musikari sentitzea da planteamendua.
Jaietako urteroko saioa |2013/06/18
Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Iker Zubeldia eta Jexux Mari Irazu aritu ziren kantuan Amaia Otxotorenaren esanetara. Frontoia jendez bete zen eta kanpotik ere bat baino gehiago aritu zen saioa jarraitzen. Bertsoaldi onenak gaur eguerdirako Bertsoa.com-en.
Ola Sagardotegian |2013/06/18
Irungo Irunabar Bertso Eskolen II. Eguna, egingo dute bihar, Ola sagardotegian 17:00etatik aurrera. Bertan, Txingudiko bertso eskoletako ikasle eta irakasleek saioak egingo dituzte Eguzkitza, Talaia eta Txingudi ikastetxeetako bertso eskoletako ikasleekin batera.
Bertsularitzaren transmisioa Lapurdi, Baxe Nabarre eta Xiberoan |2013/06/14
Iparraldeko bertso-eskolen jaia egin zuten Aiherran, Xapelgoa barne zela, Bertsularien Lagunak Elkarteren ekimenez eta balorazio baikorra egiteko datuak badira. Bertsolaritzaren transmisioak jauzia egin du hiru urteotan Lapurdi, Baxe Nabarre eta Xiberoan. Bederatzi bertso-eskola egotetik 27ra izatera pasa dira denbora horretan. Seaskan hiru erakasle ari dira lanean, eta ikastolako lana bertso-eskolarekin uztartzen dute Odei Barroso, Aimar Karrika eta Xan Alkhat-ek eta hain zuzen ere, uztarketa hori izanda emaitzaren klabeetako bat, erakasleen hitzetan.
Asteburuko agenda |2013/06/14
Basaurin Igor Elortza, Miren Amuriza, Arkaitz Estiballes eta Jon Maia ariko dira; Bilbon "Galtzagorriei to, Iņaxito!"; Donostian Jone Uria, Uxue Alberdi eta Alaia Martin eta Oņatin bi saio: Jone Uria eta Aitzol Barandiaran batean eta Agin Rezola eta Jexux Mari Irazu bestean.
Arabako Eskolarteko Txapelketaren finala |2013/06/13
Ekainaren 1ean egin zuten Arabako Eskolarteko Txapelketaren finala Legution. Txapelketa baino arabako bertsolari gazteen festa izan zen. Hemen dituzue hango irudi batzuk ikusgai.
San Antonioak |2013/06/13
Unai Agirre eta Beņat Gaztelumendi arituko dira gaur Ereņotzun bertsotan, San Antonio egunez, eguerdi eta arratsalde. Ereņotzuko jaietan egingo diren hiru bertso ekitalditik lehena izango da. Biharko ere ekitaldi ugari dakar bertso agendak: Basaurrin bertso-trama, Oņatin bertso poteoa eta bertso afaria, Bilbon 'Galtzagorriei to, Inaxito' ikuskizuna eta Donostian bertso bazkaria, Deustuko unibertsitatean.
Makina Herremintako Institutuan |2013/06/12
Julio Sotok eta Uxue Alberdik kantatuko dute diploma banaketan, eguerdiko 12etan.
Aiherran izan zen finala |2013/06/12
Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoa jokatu zen Aiherran. Maddi Sarasuak irabazi zuen. Bertsoa.com-en ekitaldiko bertsoak sareratuko ditu egunean zehar.
Villabonako Subijana Etxean |2013/06/11
Aurtengoa laugarren edizioa izango da eta "Hitza Jolas" izango du izenburu. Hezkuntza arautu eta ez arautuan ahozkotasuna lantzeko erabil daitezkeen jolasez ariko dira.
Donostia
Amonaren besoak. Colina
2012/05/20
2013/06/15
Jexux Mari, Maialen eta Unai g...
2013/06/15
2013/06/15
2013/06/15
2013/06/15
2013/06/15
2013/06/01
2013/06/01
Kopla txapelketa, buruz buruko...
2013/06/07
Bukaerako bertso jarriak. Topa...
2013/06/07
Libreko kopla saioen hautaketa
2013/06/07
Kopla txapelketa, lehen faseko...
2013/06/07
Kopla txapelketako bigarren fa...
2013/06/07
2013/06/08
Zortziko handian Gurrutxaga et...
2013/06/08
Koplaka Amilburu eta Mendizaba...
2013/06/08
2013/06/08
2013/06/08
2013/06/08
Bisita gidatua. Maia eta Mendi...
2013/05/24
© 2013 Bertsoa.com • RSS sindikazioa • Lege oharra • INFOTRESek sortu eta egindako web gunea