Bertsoa.com - Bertso plaza digitala

Albisteak

 
  • Streaming bidez |2013/05/25

    Bertsolariak Donostiako zazpi museotan gaur

    Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bertsolariak arituko dira gaur Donostiako zazpi museoetan kantari, streaming bidez komunikatuta. Gaur 18:00etan izango da ekitaldia eta museoetan zein internet bidez jarraitu ahal izango da.

  • Eskolarteko Bertsolari Txapelketak |2013/05/24

    Bertsolari gazteak oholtzara gaur Iparraldean eta Gipuzkoan

    Miarritzen Bertsulari Ttipi Eguna ospatuko da gaur Jai Alai ezker paretan. Sehaskako 400 ikasle elkartuko dira bertan eta Amets Arzallus eta Sustrai Colina ere kantuan ariko dira Oskar Estangak musikaz lagunduta. Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako saioa, berriz, Lazkaon egingo dute.

  • Ekainaren 7an, Plateruena Kafe Antzokian, 23:00etan |2013/05/24

    Durangaldeko bertsolarien kopla txapelketa

    Durangaldeko bertsolarien arteko Kopla txapelketa antolatu dute Plateruenan ekainaren 7rako. Ekitaldian 12 bertsolarik hartuko dute parte eta afalondoan jokatuko da saioa. Afarirako sarrerak salgai Kafe Antzokian eta Kafe Antzokiko webgunean. Txapelketarako sarrera doan da.

  • Asteburuko agenda |2013/05/24

    Bertso-saioak izango dira gaur Oñatin, Lemoizen eta Donostian ere

    Oñatin "Ez gara Palestinaz ari" emanaldi berezia izango da ikusgai; Lemoizen bertso-afaria egingo dute Sebastian Lizasok eta Arkaitz Estiballesek eta Donostian Agin Rezolak eta Alaia Martinek ere bertso-afaritan kantatuko dute.

  • 14:30etan, Kultur etxean |2013/05/23

    'Arabako bertso-eskolek 11 opari' emanaldia gaur Kanpezun

    “Arabako Bertso-eskolek 11 opari” egitasmoa martxan da eta gaur emanaldia izango da Kanpezun, 14:30etan kultur etxean. Bertso-eskolen ekimena da eta 'Bertso-eskolak herriari egiten dion opari' gisa planteatzen dute ekitaldia.

  • DF Bertsozale Eskola, Plateruenan 19:30etan |2013/05/23

    Jon Maiak doinua eta kantakerari buruzko hitzaldia emango du gaur Durangon

    Durangoko DF Bertsozale Eskolak antolatutako jardunaldien baitan, gaur Jon Maia bertsolariak hitz egingo doinuaz eta kantakeraz. Aurtengo edizioko hirugarren edizioa da eta zuzenean jarraitu ahal izango da www.plateruena.net webgunean.

  • Begoñako auzo etxean, 19:30etan |2013/05/23

    'Bat-batean' bertso musikatu emanaldia gaur Bilbon

    'Bat-batean' bertso emanaldi musikatua eskainiko dute gaur Oskar Estangak eta Etxahun Lekuek Bilbon, Santutxu auzoan, Begoñako auzo etxean. 'Bat-batean' emanaldi berezia musika eta bertsoa uztartzen dituen proiektua da, Estangak bultzatua.

  • Andra Marin, 21:00etan |2013/05/23

    Enbeita, Elortza, Iturriaga eta Ugartetxea Durangon

    Geu Be elkartearen 10. urteurrenaren bueltan, bertso jaialdia izango da gaur Durangon: Beñat Ugartetxea, Igor Elortza, Unai Iturriaga eta Onintza Enbeita arituko dira kantari, Geu Be Elkarteak antolatuta. Jaialdia 21:00etan izango da, Andra Marin.

  • Bihar Miarritzen, Jai Alai Ezker paretan, 10:00etan |2013/05/23

    Bertsolari Ttiki Eguna, lehiarik gabe aurten

    Bertsolari Ttiki Eguneko lehen ekitaldia egingo da bihar Miarritzen. Urtero bezala gaztetxoek bertsolaritzaz gozatzeko egun handia izango da. Aurten gainera berrikuntzekin dator: batetik ez da Xapelketarik izango eta bestetik bi ekitaldi izango dira, Miarritze eta Gabadin. Seaskako 700 ume inguru bilduko dira eta Euskal Herrian umeekin ekitaldi handienetakoa izango da. Bihar, besteak beste, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Oskar Estanga izango dira bertsoa eta musikaz giroa pizten Miarritzen.

  • Eskolarteko Bertsolari Txapelketak |2013/05/23

    Kanpezun topaketak egingo dira gaur

    Eguerdiko 14:30etan izango da hitzordua Kultur Etxean. Lehenengo bertso-sortak kantatuko dituzte taldeka eta ondoren bat-bateko saioa egingo dute.

1  2  3  4  5  6  7  8  9  10  »   »»

Algorta

Arrate bakarka

2012/06/02

Bideo guztiak ikusi

Plaza librea

Bideo guztiak ikusi

Nola bidali zure bideoa »

© 2013 Bertsoa.com • RSS sindikazioaLege oharraINFOTRESek sortu eta egindako web gunea

Bizkaioko Foru Aldundia

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia