Bertsoa.com - Bertso plaza digitala

Albisteak

 
  • Katuxulo Sariketa Oiartzunen |2013/04/12

    Katuxulo Sariketako azken kanporaketa gaur

    Katuxulo Sariketako bigarren eta azken kanporaketa jokatuko da gaur Oiartzunen, Katuxulo gaztetxean bertan. Bertsotan: Manu Goiogana, Maialen Akizu, Gema Urteaga, Iñaki Aleman, Haritz Mujika eta Mikel Artola. 19:00etan izango da. Finala, datorren ostiralean.

  • Biltxokoan, 19:00etan |2013/04/12

    Taldekako Xanpiona Urdiñarben, Baiona eta Xiberua artean

    Taldekako Xanpiona abian jarri da berriz ere eta bihar izanen da lehen saioa Urdiñarben, Baiona eta Xiberoko taldeen artean. Xiberoko taldeko bertsulariak: Joanes Etxeberria, Ramuntxo Kristi eta Mixel Etxekopar. Baionako taldetik: Eneritz Zabaleta, Txato Renteria eta Eñaut Alfaro. Biltxokoan, 19:00etan.

  • Bertso ekitaldia gaur Dokan, 19:30etan |2013/04/11

    Lujanbio eta Egaña Oteizaren arrastoan, gaur Donostian

    Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña Jorge Oteizaren oroimenezko ekitaldian izango dira gaur Donostian, Doka kafe antzokian, Unai Elizasu gai jartzen dela.

  • Maiatzaren 15 arte |2013/04/11

    Xabier Munibe bertso-paper lehiaketa abian

    Xabier Munibe bertso-paper lehiaketa abian da eta lanak aurkezteko epea zabalik dago, maiatzaren 15 arte. Azkoitiako Xabier Munibe ikastolak antolatzen du lehiaketa eta hamasei urtez beherako gaztetxoentzat bideratua dago.

  • Apirilaren 19an, 20:30etan |2013/04/10

    Jaialdia Gasteizko Gaztetxean, 25garren urteurrenean

    Gasteizen bertso jaialdia egingo dute Gaztetxearen 25garren urteurrena ospatzeko. Maialen Lujanbio, Jone Uria, Unai Iturriaga, Iñaki Viñaspre, Jon Maia, Fredi Paia eta Amets Arzallus izango dira bertsotan, Josu Goikoetxeraren eskutik. Gaztetxea bertso ekitaldien erreferentziatako bat da Gasteizen. Jaialdia 20:30etan izango da.

  • 'Egubakoitzak kartzelan', apirilaren 26an, Bergarako gaztetxean |2013/04/10

    Gurrutxaga eta Barandiaranen bertso-jarri musikatuak Bergaran

    Aitzol Barandiaran, Iñaki Gurrutxaga eta Julen Goikoetxeak bertso jarri musikatuak eskainiko dituzte Bergarako gaztetxean, apirilaren 26an, 22:30etan. "Batez ere, umoretik eta kritika politikotik joango da emanaldia, bertso musikatuetan ere ohikoak ez diren doinuak eta bertsioak baliatuaz. Esperimentu piloto gisa hartu dugu geuk ere" adierazi dio Aitzol Barandiaranek Bertsoa.com-i.

  • Hitzetik Hortzera |2013/04/10

    Egañaren txapelketa-ibilbidea

    2009ko Txapelketa Nagusian bukatutzat eman zuen Andoni Egañak bere txapelketa-ibilbidea eta ez du parte hartuko datorren udazkenekoan. Artanok berarekin errepasatu ditu azken txapelketak.

  • Hernandorena kultur elkarteak antolatuta |2013/04/09

    Bihar azken eguna Otaño bertso-paper lehiaketan parte hartzeko

    Zizurkilgo Hernandorena kultur elkartean 1º Pello Mari Otaño bertso paper lehiaketa antolatua du eta biahar izango da lanak bidaltzeko azken eguna. Gazte, diaspora eta helduen maia izango ditu lehiaketak. Sari banaketa maiatzaren 4ean izango da, Zizurkilen.

  • Etxarri-Aranatzen, Karrikestu Elkartean |2013/04/09

    Euskal Herriko bertso-afari txapelketa larunbatean

    Euskal Herriko bertso-afari txapelketa (BAT) jokatuko da larunbat honetan Etxarri-Aranatzen, Karrikestu elkartean. Ohi bezala, herrialde desberdinetako sei bertsolarik hartuko dute parte. Julio Soto iazko irabazlearekin batera, han izango dira Alaia Martin (Gipuzkoa), Arrate Illaro (Bizkaia), Oier Arbina (Araba), Egoitz Gorrostarazu (Nafarroa) eta Maddi Ane Txoperena (Lapurdi). Sarrerak salgai, Xapatero eta Leku Onan. 610610575 telefonoan ere erreserbatzen ahal dira txartelak, beti ere apirilaren 9a baino lehen. 18 eurotan dira txartelak

  • Oteizaren heriotzaren urteurrena |2013/04/09

    Hustu Bete Hustu, Oteizan inspiratutako Bertso Eguneko laburpena ikusgai

««   «   11  12  13  14  15  16  17  18  19  20  »   »»

Azkarate

Maiaren zaleak. Alberdi eta Maia

2013/05/11

Bideo guztiak ikusi

Plaza librea

Bideo guztiak ikusi

Nola bidali zure bideoa »

© 2013 Bertsoa.com • RSS sindikazioaLege oharraINFOTRESek sortu eta egindako web gunea

Bizkaioko Foru Aldundia

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia