Gazteizko gaztetxean, ostegunean, 21:00etan |2013/05/06
Bost kanporaketa jokatu ondoren, ostegun honetan jokatuko da Bertsokatu sariketako hirugarren finala. Bost finalistak: Iņaki Viņaspre, Asier Azpiroz, Maddi Ane Txoperena, Izar Mendiguren eta Pello Ormazabal. Gasteizeko gaztetxean izango da finala, ostegunean, 21:00etan. Sarrera doan.
Bertso Astearen barruan |2013/05/06
Eguraldia lagun, plaza bete jende bertaratu zen Altzako bertso-saiora. Umorea nagusi izan zuen Andoni Egaņak, Amets Arzallusek, Arkaitz Estiballesek eta Aitor Sarriegik egindako saioak.
Altzako Bertso Astea |2013/05/06
Joan zen astean "Bi bala" emanaldi bereziarekin hasi zen 13. edizioa, eta bertso jaialdia izan zen atzo. Ostiralean "Ez gara Palestinaz ari" emanaldi berezia dago iragarrita eta larunbatean Julio Soto eta Iker Zubeldiaren bertso-bazkariarekin bukatuko da aurtengoa.
Bi Arreba |2013/05/03
Joan zen igandean 30. emanaldira iritsi ziren Andoni Egaņa bertsolaria eta Xabier Lizaso pianojolea Usurbilen. Biak ere gustura daude egindako bidearekin, eta aurrerantzean antzeko ahalegin gehiago egitearen aldekoak dira.
Bi Arreba |2013/05/03
Usurbilgo emanaldia bukatzeko herriari jarritako bertsoak kantatu zituen Andoni Egaņak Xabier Lizaso pianoan lagun zuela. Entzuleek txalo-zaparrada jo zieten. Agirretxek zenbat gol sartu behar zituen ere asmatu zuen...
Asteburuko agenda |2013/05/03
Gaur Gasteizen, Hendaian, Iruņean, Legazpin, Orexan, Eibarren eta Urnietan izango dira saioak; bihar Urretxun, Lasarte-Orian, Mutrikun, Eskoriatzan, Betelun eta Abadiņon eta etzi Bergaran, Orexan, Lazkaon eta Andoainen.
Santutxuko Karmelo plazan |2013/05/03
Larunbatean Julio Soto, Miren Amuriza, Jon Maia eta Unai Iturriaga ariko dira kantuan, eguerdiko 13etan hasita. Hilaren 11n egingo dute bigarrena eta hilaren 18an hirugarrena. Denera 12 bertsolarik kantatuko dute.
Aurtengoa 13. edizioa da |2013/05/03
"Bi Bala" emanaldi berezia eskainiko dute Aitzol Barandiaranek, Iņaki Gurrutxagak eta Julen Goikoetxeak 22etan Nido tabernan. Igandean bertso-jaialdia izango da. Datorren asteburuan "Orain ez gara Palestinaz ari" eta bertso-bazkaria.
Hizkuntza eskola ofizialean |2013/05/02
Aimar Karrika eta Oskar Estanga ariko dira kantuan iluntzeko 19etan hasita.
Eskolarteko Txapelketak |2013/05/02
Hernaniko Biteri Kultur Etxean izango da kanporaketa. Datozen kanporaketak maiatzaren 10ean, 17an eta 24an izango dira. Finala berriz maiatzaren 31n egingo dute Tolosan. Araban datorren astean hasiko dira eskualdeetako kanporaketak.
Elgoibar
Bakarka. Ormazabal
2012/06/01
2013/06/15
Jexux Mari, Maialen eta Unai g...
2013/06/15
2013/06/15
2013/06/15
2013/06/15
2013/06/15
2013/06/01
2013/06/01
Libreko kopla saioen hautaketa
2013/06/07
Kopla txapelketa, lehen faseko...
2013/06/07
Kopla txapelketako bigarren fa...
2013/06/07
Kopla txapelketa, buruz buruko...
2013/06/07
Bukaerako bertso jarriak. Topa...
2013/06/07
2013/06/08
Zortziko handian Gurrutxaga et...
2013/06/08
Koplaka Amilburu eta Mendizaba...
2013/06/08
2013/06/08
2013/06/08
2013/06/08
Bisita gidatua. Maia eta Mendi...
2013/05/24
© 2013 Bertsoa.com • RSS sindikazioa • Lege oharra • INFOTRESek sortu eta egindako web gunea