Bertso ekitaldia gaur Dokan, 19:30etan |2013/04/11
Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña Jorge Oteizaren oroimenezko ekitaldian izango dira gaur Donostian, Doka kafe antzokian, Unai Elizasu gai jartzen dela.
Maiatzaren 15 arte |2013/04/11
Xabier Munibe bertso-paper lehiaketa abian da eta lanak aurkezteko epea zabalik dago, maiatzaren 15 arte. Azkoitiako Xabier Munibe ikastolak antolatzen du lehiaketa eta hamasei urtez beherako gaztetxoentzat bideratua dago.
Apirilaren 19an, 20:30etan |2013/04/10
Gasteizen bertso jaialdia egingo dute Gaztetxearen 25garren urteurrena ospatzeko. Maialen Lujanbio, Jone Uria, Unai Iturriaga, Iñaki Viñaspre, Jon Maia, Fredi Paia eta Amets Arzallus izango dira bertsotan, Josu Goikoetxeraren eskutik. Gaztetxea bertso ekitaldien erreferentziatako bat da Gasteizen. Jaialdia 20:30etan izango da.
'Egubakoitzak kartzelan', apirilaren 26an, Bergarako gaztetxean |2013/04/10
Aitzol Barandiaran, Iñaki Gurrutxaga eta Julen Goikoetxeak bertso jarri musikatuak eskainiko dituzte Bergarako gaztetxean, apirilaren 26an, 22:30etan. "Batez ere, umoretik eta kritika politikotik joango da emanaldia, bertso musikatuetan ere ohikoak ez diren doinuak eta bertsioak baliatuaz. Esperimentu piloto gisa hartu dugu geuk ere" adierazi dio Aitzol Barandiaranek Bertsoa.com-i.
Hitzetik Hortzera |2013/04/10
2009ko Txapelketa Nagusian bukatutzat eman zuen Andoni Egañak bere txapelketa-ibilbidea eta ez du parte hartuko datorren udazkenekoan. Artanok berarekin errepasatu ditu azken txapelketak.
Hernandorena kultur elkarteak antolatuta |2013/04/09
Zizurkilgo Hernandorena kultur elkartean 1º Pello Mari Otaño bertso paper lehiaketa antolatua du eta biahar izango da lanak bidaltzeko azken eguna. Gazte, diaspora eta helduen maia izango ditu lehiaketak. Sari banaketa maiatzaren 4ean izango da, Zizurkilen.
Etxarri-Aranatzen, Karrikestu Elkartean |2013/04/09
Euskal Herriko bertso-afari txapelketa (BAT) jokatuko da larunbat honetan Etxarri-Aranatzen, Karrikestu elkartean. Ohi bezala, herrialde desberdinetako sei bertsolarik hartuko dute parte. Julio Soto iazko irabazlearekin batera, han izango dira Alaia Martin (Gipuzkoa), Arrate Illaro (Bizkaia), Oier Arbina (Araba), Egoitz Gorrostarazu (Nafarroa) eta Maddi Ane Txoperena (Lapurdi). Sarrerak salgai, Xapatero eta Leku Onan. 610610575 telefonoan ere erreserbatzen ahal dira txartelak, beti ere apirilaren 9a baino lehen. 18 eurotan dira txartelak
Oteizaren heriotzaren urteurrena |2013/04/09
Hitzetik Hortzera |2013/04/09
Xabier Silveirarekin elkartu zen Jon Artano Nafarroako txapela irabazi ondoren. Hemen duzue aurrerapena.
420 bertsozale bildu ziren |2013/04/08
Zumaian Santelmotako jaialdia egin zuten ostiralean, Aita Mari zineman. Kanpoan, euria, txingorra, hotza eta barruan bertso giro. Lujanbio, Egaña, Uria, Peñagarikano, Barroso eta Iturriaga aritu ziren bertsotan, eta Jon Maia gai-jartze lanetan. "Termometroa ero(ri)iko omen da zerora/Telmometroak tira dezaiola gora" bota zuen Lujanbiok agurrean. 420 bertsozale aretoa erabat bete zuten eta saio ona joan zen, gai serio eta umoretsuak tartekatuta.
Ereñotzu
Elkarrizkea bihurriak. Colina, Rezola, Martin, Egaña eta Lujanbio
2012/06/17
Hasierako agurrak.Arzallus eta...
2013/05/10
VIP gunea. Lizaso eta Arzallus
2013/05/10
2013/05/10
Jaioberritatik bertsotan.Arzal...
2013/05/10
2013/05/11
Uxue eta Txirrita. Eguarre, Ma...
2013/05/11
Maiaren zaleak. Alberdi eta Ma...
2013/05/11
2013/05/17
2013/05/17
Bertso-haurdunaldia. Martin et...
2013/05/17
Zallako bertso-eskolako gaztet...
2013/05/17
2013/05/10
2013/05/04
2013/05/04
2013/05/04
2013/05/04
2013/05/04
2013/05/03
2013/05/03
2013/05/03
© 2013 Bertsoa.com • RSS sindikazioa • Lege oharra • INFOTRESek sortu eta egindako web gunea