Bertsoa.com - Bertso plaza digitala

Albisteak

 
  • 22.30etan, gaztetxean |2013/06/07

    Plazatik Gaztetxera gazte sariketako finala bihar Markinan

    Plazatik Gaztetxera bertsolari gazteen txapelketako finala jokatuko bihar Markinako gaztetxean, 22:30etan hasita. Lau bikote arituko dira kantuan: Oihana Iguaran-Unai Mendizabal, Jon Gurrutxaga-Josu oiartzabal Xenpelar, Malen Amenabar-Txaber Ormazabal eta Maddi Ane Txoperena-Paula Amilburu.

  • Mintzola, Mikel Laboa Katedra eta EHUren eskutik |2013/06/06

    Bertsolaritzari buruzko doktorego tesia egiteko beka deialdia

    Mintzola Fundazioak, Mikel Laboa Katedrak eta EHUk bertsolaritzari buruzko doktorego tesia egiteko beka deialdia aurkeztuko datorren asteartean Villabonan, Mintzolan bertan, goizeko 11:00etan. Bertsozale Elkartearen ekimenez, Mintzola ahozko sorkuntzaren ikergunea martxan jarri denetik bertsolaritzari buruzko doktorego tesia egiteko lehenengo beka deialdia izango da.

  • Hitzetik Hortzera |2013/06/06

    Bertsolariak eta glosadoreak

    Bertsolariak eta glosadoreak izan dira denboraldiko azken Hitzetik Hortzeran. Bertso-glosa saioa egin dute Iruņeako Zaldiko Maldiko elkartean eta bertso-afaria Astigarragako Petritegi sagardotegian.

  • Harituz Bertsozale Elkarteak antolatuta |2013/06/06

    Tolosan hitzaldia izango da gaur

    "Gaiaren trataera, bertsolarien aldetik" izenburuko hitzaldia eskainiko du Maialen Lujanbiok. Iluntzeko 19etan hasiko da.

  • Eskolarteko txapelketa |2013/06/05

    Bizkaiko finala ikusgai

    Pasa den asteazkenean jokatu zen Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren finala Bilbon. Hemen dituzue bertsoaldiak ikusgai.

  • Ostiralean jokatu zen Tolosan |2013/06/05

    Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako aukeraketa

    Gaztetxoen mailan Zarauzko taldea nagusitu zen eta gazteen mailan Mikel Iturriotzek jantzi zuen txapela Gemma Urteagaren aurretik. Aukeraketa ikusgai hemen.

  • Hitzetik Hortzera |2013/06/05

    Amaitu da aurtengo denboraldia

    Amaitu da aurtengo Hitzetik Hortzeraren denboraldia eta azken programan urtearen errepasoa bideoklip honetan.

  • Lehenengo aldiz |2013/06/04

    Ostiralean jokatuko da Durangaldeko Kopla Txapelketa

    Gaueko 23etan hasita 12 bertsolari hauek ariko dira kantuan Plateruenan: Txaber Altube, Aitor Bizkarra, Miren Amuriza, Igor Elortza, Erika Lagoma, Gorka Lazkano, Juan Mari Areitio, Eneko Abasolo "Abarkas", Beņat Ugartetxea, Garikoitz Sarriugarte, Ander Aldazabal eta Ane Alegria.

  • Bertsolaritzaren azpiegitura indartzeko sortua |2013/06/04

    Lankuk 10 urte bete ditu

    Beti ere bertsoa oinarritzat hartuta, edozein kultur ekitaldi sortzeko eta antolatzeko giza baliabideak eta baliabide materialak kudeatzen ditu. Bertsozale Elkarteak sortua da.

  • Langraiz-Okan |2013/06/04

    Aņanako ikastetxeek topaketa egingo dute gaur

    Goizeko 11:15etan izango da ospakizuna, Kultur Etxean.

«   1  2  3  4  5  6  7  8  9  10  »   »»

Ereņotzu

Iker atzekoen etxeez

2013/06/15

Bideo guztiak ikusi

Plaza librea

Bideo guztiak ikusi

Nola bidali zure bideoa »

© 2013 Bertsoa.com • RSS sindikazioaLege oharraINFOTRESek sortu eta egindako web gunea

Bizkaioko Foru Aldundia

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia