Bertsoa.com - Bertso plaza digitala

Albisteak

 
  • ostiral gauean eta igande arratsaldean |2013/05/09

    Lasarte eta Hendaiako bertsoak Hitzetik Hortzeran

    Lasarte-Oria eta Hendaiako bertsoak emango ditu asteon Hitzetik Hortzerak.Lasarten, Bertso eskolak eta Ttakun euskara elkarteak antolatuta, ohiko moldeetan sartzen ez den bertso saioa egin ohi dute urte sasoi honetan. Bertsotan, Andoni Egaña, Jon Maia, Xabi Paya, Ane Labaka Unai Muñoa aritu ziren. Payak gaztelerara itzultzen ere aritu zen. Hendaian, Maddi Sarasua, Miren Artetxe, Alaia Martin, Igor Elortza, Sustrai Colina eta Odei Barroso aritu ziren, eta Maddalen Arzallus gai-jartzen.

  • Bertsozale DF |2013/05/09

    'Begirada feminista bat' hitzaldia gaur Durangon, Uxue Alberdiren eskutik

    Uxue Alberdik bertsolaritzari buruzko begirada feninista azalduko du gaur Durangon, Bertsozale DF jardunaldien barruan. 19:30ean izango da, Plateruenan.

  • Herriko jaiak direla eta |2013/05/08

    Bertso-desafioa egingo dute gaur Legorretan

    Aitor Sarriegi, Mikel Artola, Amaia Agirre, Unai Gaztelumendi eta Beñat Gaztelumendi dira bertan kantatzekoak. Arratsaldeko 19etan hasiko da saioa.

  • Arratsaldeko 18etan |2013/05/08

    Bilbon "Bertsolharitza" ikusgai

    Arangoitin emango dute emanaldia. Ipuinak eta bertsoa uztartzen dituen haurrentzako ikuskizuna da "Bertsolharitza". Ezkurrak beharrean hitzak ematen dituen haritz bat da ikuskizunaren ardatz, eta haurrek aukeratutako hitzekin haritzaren zaintzaileak ipuin bat kontatuko du. Kontaketa aberasteko euskal kantagintzako kantuak edo propio jarritako bertsoak kantatuko ditu.

  • Uztailaren 1era arte |2013/05/07

    Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketan izena emateko epea zabalik

    Hiru kategoria bereizi dituzte: gaztetxoak (13 urte artekoak), gazteak (14 eta 18 urte bitartekoak) eta helduak (1994an edo aurretik jaioak). Aurten 22. edizioa du sariketak.

  • Zizurkilen |2013/05/07

    Zendoia, Akizu eta Azurza Otaño bertso-paper sariketako irabazle

    Nikolas Zendoia, Maialen Akizu eta Todor Azurza izan dira Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketako irabazleak, heldu, gazte eta diaspora mailan, hurrenez hurren. ehenengo edizioa izan da aurtengoa Zizurkilgo Hernandorena Kultur elkarteak antolatuta eta harrera bikaina izan du, denera 40 lan aurkeztu baitira.

  • "Santi Zabala, Lexo, Udaberriz" |2013/05/07

    Lexoren bertsozko testigantzaren bilduma

    127 bertso-sorta bildu dituzte liburuan, Nikolas Aldaik aukeratuak eta txukunduak. Auspoa saileko 325. liburua izango da honako hau eta Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratu du.

  • Hitzetik Hortzera |2013/05/07

    Patxi Vilarekin Ibardinen gora

    Sustrai Colina eta Aitor Mendiluze aritu ziren kantuan Patxi Vilaren omenaldian Ibardinen. Jon Artanok berarekin hitz egiteko aukera izan zuen saioaren aurretik.

  • Gazteizko gaztetxean, ostegunean, 21:00etan |2013/05/06

    Viñaspre, Azpiroz, Ormazabal, Txoperena eta Mendiguren Bertsokatuko finalean

    Bost kanporaketa jokatu ondoren, ostegun honetan jokatuko da Bertsokatu sariketako hirugarren finala. Bost finalistak: Iñaki Viñaspre, Asier Azpiroz, Maddi Ane Txoperena, Izar Mendiguren eta Pello Ormazabal. Gasteizeko gaztetxean izango da finala, ostegunean, 21:00etan. Sarrera doan.

  • Bertso Astearen barruan |2013/05/06

    Giro ederreko arratsaldea Altzan

    Eguraldia lagun, plaza bete jende bertaratu zen Altzako bertso-saiora. Umorea nagusi izan zuen Andoni Egañak, Amets Arzallusek, Arkaitz Estiballesek eta Aitor Sarriegik egindako saioak.

«   1  2  3  4  5  6  7  8  9  10  »   »»

Zalla

Eguraldi onarekin zer?

2013/05/17

Bideo guztiak ikusi

Plaza librea

Bideo guztiak ikusi

Nola bidali zure bideoa »

© 2013 Bertsoa.com • RSS sindikazioaLege oharraINFOTRESek sortu eta egindako web gunea

Bizkaioko Foru Aldundia

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia