Astigarraga eta Iruņeko saioak emango dituzte |2013/05/29
Astigarragan Aitor Mendiluze eta Jon Maia aritu ziren Petritegi sagardotegian. Iruņean, berriz, Menorcako glosalariek Aimar Karrika eta Oskar Estangarekin egin zuten saioa.
Egun osoko festa Legution |2013/05/29
Hamarretatik aurrera 14 urtetik beherakoak ariko dira bat-batean zein sortak kantatuz. Bazkalostean, berriz, 16:30etatik aurrera 15 eta 18 urte bitartekoak ariko dira bertso jarrietan eta bat-batean.
Bilbon egin zuten ekitaldia |2013/05/29
Oskar Estangak eta Etxahun Lekuek Bat-batean emanaldia egin zuten Bilbon. Bertso musikatuen bidean beste urrats bat ematea dute helburu, bertsoak musikaz laguntzeaz ez ezik, oholtzan musikaria bertsolari izatea.
Karmen aretoan, 11:00etan hasita. |2013/05/29
Bizkaiko Eskolarteko finala jokatuko da gaur eguerdian Bilbon. Karmen aretoan izango da, goizeko 11:00etan hasita. Gaztetxo eta helduen txapeldunak eta Euskal Herriko finalean kantatuko duten bertsolariak erabakiko dira gaur.
Eguerdian jokatu da Bilbon |2013/05/29
Txaber Altube abadiņotarrak irabazi du Bizkaiko Eskolarteko txapelketa helduen mailan. Gaztetxotan ekialdeko taldea izan da garaile: Beņat Bilbao, Antton Uriguen, Bittor Altube eta Iruri Altzerreka. Euskal Herriko finala Orion izango da, ekainaren 22an.
"Bertso-eskola feminista" |2013/05/28
Bi larunbatetan banatuta, zortzi orduko tailerra eman dute Uxue Alberdik eta Ainhoa Agirreazaldegik Ondarroan. Balorazio ona egin dute: "inork ez zekien bertsotan, gehiago zen bertsoarekiko begirada feminista lantzea eta hori estrapolatzea jendaurreko edozein egoeratara bakoitzak nahi duen esparruan erabili dezan".
Xenpelar Dokumentazio Zentroa |2013/05/28
Villabonako Xenpelar Dokumentazio Zentroaren bisita gidatua egin dute Hitzetik Hortzeran. Arrate Illaro eta Andoni Egaņa bertsolariak izan dira gidari Amaia Agirrerekin batera.
Tolosako Leidor aretoan |2013/05/28
Arratsaldeko 16etan hasiko da finala. Gaztetxoen mailan Oiartzun, Zarautz D, Aretxabaleta eta Goierriko bertso-eskolako Ordizia taldea sailkatu dira. Helduetan, berriz, Ane Zuazubiskar, Maialen Akizu, Eņaut Martikorena, Eli Pagola, Gemma Urteaga, Aratz Igartzabal, Aitor Irastorza eta Mikel Iturriotz.
Elgoibarren jokatu zen finalaurrea |2013/05/28
Josu Oiartzabal “Xenpelar” eta Jon Gurrutxaga bikote azpeitiarra sailkatu zen lehen postuan pasa den ostiralean Elgoibarko gaztetxean jokatu zen lehen finalaurrekoan, eta honenbestez finalera zuzenean sailkatuak daude. Finalean lau bikote arituko dira. Gurrutxaga eta Xenpelarrez gain, Mutrikuko finalerdiaren irabazlea, eta beste bi bikote, puntuazioz sartuko dira.
Santutxuko bertso-eskolaren eskutik |2013/05/27
Asteburuan amaitu dira Bilboko Udaberriko saioak. Hori dute izena, eta 30garren udaberrirantz abiatu berri dira jada. Santutxuko Bertso Eskolak sortutako ekimena da: “Guk beti argi izan dugu eskola eta agentzia garela” dio Joserra Bilbaok, bertso-eskolako kideak.Joserra Bilbao da hasiera hartatik lehen lerroan dirauen pertsona klabeetako bat. Bertsoa.com-ek bere gogoetak bildu ditu.
Amoroto
Elizan siesta. Amuriza eta Lizaso
2012/07/08
2013/06/15
Jexux Mari, Maialen eta Unai g...
2013/06/15
2013/06/15
2013/06/15
2013/06/15
2013/06/15
2013/06/01
2013/06/01
Kopla txapelketa, buruz buruko...
2013/06/07
Bukaerako bertso jarriak. Topa...
2013/06/07
Libreko kopla saioen hautaketa
2013/06/07
Kopla txapelketa, lehen faseko...
2013/06/07
Kopla txapelketako bigarren fa...
2013/06/07
2013/06/08
Zortziko handian Gurrutxaga et...
2013/06/08
Koplaka Amilburu eta Mendizaba...
2013/06/08
2013/06/08
2013/06/08
2013/06/08
Bisita gidatua. Maia eta Mendi...
2013/05/24
© 2013 Bertsoa.com • RSS sindikazioa • Lege oharra • INFOTRESek sortu eta egindako web gunea