Bertsoa.com - Bertso plaza digitala

Albisteak

 
  • Bertso Astearen barruan |2013/05/06

    Giro ederreko arratsaldea Altzan

    Eguraldia lagun, plaza bete jende bertaratu zen Altzako bertso-saiora. Umorea nagusi izan zuen Andoni Egañak, Amets Arzallusek, Arkaitz Estiballesek eta Aitor Sarriegik egindako saioak.

  • Altzako Bertso Astea |2013/05/06

    Unai Elizasu: "Gure erronka finkatzea da"

    Joan zen astean "Bi bala" emanaldi bereziarekin hasi zen 13. edizioa, eta bertso jaialdia izan zen atzo. Ostiralean "Ez gara Palestinaz ari" emanaldi berezia dago iragarrita eta larunbatean Julio Soto eta Iker Zubeldiaren bertso-bazkariarekin bukatuko da aurtengoa.

  • Bi Arreba |2013/05/03

    Bi mundu elkartzen dituen saioa

    Joan zen igandean 30. emanaldira iritsi ziren Andoni Egaña bertsolaria eta Xabier Lizaso pianojolea Usurbilen. Biak ere gustura daude egindako bidearekin, eta aurrerantzean antzeko ahalegin gehiago egitearen aldekoak dira.

  • Bi Arreba |2013/05/03

    Usurbili bertsoak

    Usurbilgo emanaldia bukatzeko herriari jarritako bertsoak kantatu zituen Andoni Egañak Xabier Lizaso pianoan lagun zuela. Entzuleek txalo-zaparrada jo zieten. Agirretxek zenbat gol sartu behar zituen ere asmatu zuen...

  • Asteburuko agenda |2013/05/03

    17 bertso-saio asteburuan

    Gaur Gasteizen, Hendaian, Iruñean, Legazpin, Orexan, Eibarren eta Urnietan izango dira saioak; bihar Urretxun, Lasarte-Orian, Mutrikun, Eskoriatzan, Betelun eta Abadiñon eta etzi Bergaran, Orexan, Lazkaon eta Andoainen.

  • Santutxuko Karmelo plazan |2013/05/03

    Larunbatean hasiko dira Udaberriko bertso-saioak Bilbon

    Larunbatean Julio Soto, Miren Amuriza, Jon Maia eta Unai Iturriaga ariko dira kantuan, eguerdiko 13etan hasita. Hilaren 11n egingo dute bigarrena eta hilaren 18an hirugarrena. Denera 12 bertsolarik kantatuko dute.

  • Aurtengoa 13. edizioa da |2013/05/03

    Gaur hasiko da Altzako Bertso Astea

    "Bi Bala" emanaldi berezia eskainiko dute Aitzol Barandiaranek, Iñaki Gurrutxagak eta Julen Goikoetxeak 22etan Nido tabernan. Igandean bertso-jaialdia izango da. Datorren asteburuan "Orain ez gara Palestinaz ari" eta bertso-bazkaria.

  • Hizkuntza eskola ofizialean |2013/05/02

    Bertso-saio musikatua gaur Bartzelonan

    Aimar Karrika eta Oskar Estanga ariko dira kantuan iluntzeko 19etan hasita.

  • Eskolarteko Txapelketak |2013/05/02

    Bihar hasiko da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa

    Hernaniko Biteri Kultur Etxean izango da kanporaketa. Datozen kanporaketak maiatzaren 10ean, 17an eta 24an izango dira. Finala berriz maiatzaren 31n egingo dute Tolosan. Araban datorren astean hasiko dira eskualdeetako kanporaketak.

  • Datozen asteetan igandetan ez da programarik izango |2013/05/02

    Bera eta Basauriko saioak emango ditu Hitzetik Hortzerak

    Beran omenaldia egin zioten Patxi Vila txirrindulari erretiratu berriari eta berarekin izan zen Jon Artano. Bere omenez Aitor Mendiluzek eta Sustrai Colinak kantatu zuten. Basaurin Miren Amuriza, Jone Uria, Amets Arzallus, Jon Maia eta Arkaitz Estiballes aritu ziren.

«   1  2  3  4  5  6  7  8  9  10  »   »»

Amoroto

Mozorroak. Lizaso, Iturriaga, Elortza, Colina, Paya eta Amuriza

2012/07/08

Bideo guztiak ikusi

Plaza librea

Bideo guztiak ikusi

Nola bidali zure bideoa »

© 2013 Bertsoa.com • RSS sindikazioaLege oharraINFOTRESek sortu eta egindako web gunea

Bizkaioko Foru Aldundia

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia