Bertsoa.com - Bertso plaza digitala

Albisteak

 
  • Tolosako Leidor aretoan |2013/05/28

    Ostiral honetan jokatuko da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finala

    Arratsaldeko 16etan hasiko da finala. Gaztetxoen mailan Oiartzun, Zarautz D, Aretxabaleta eta Goierriko bertso-eskolako Ordizia taldea sailkatu dira. Helduetan, berriz, Ane Zuazubiskar, Maialen Akizu, Eņaut Martikorena, Eli Pagola, Gemma Urteaga, Aratz Igartzabal, Aitor Irastorza eta Mikel Iturriotz.

  • Elgoibarren jokatu zen finalaurrea |2013/05/28

    Jon Gurrutxaga eta Josu Oiartzabal Plazatik Gaztetxerako finalera

    Josu Oiartzabal “Xenpelar” eta Jon Gurrutxaga bikote azpeitiarra sailkatu zen lehen postuan pasa den ostiralean Elgoibarko gaztetxean jokatu zen lehen finalaurrekoan, eta honenbestez finalera zuzenean sailkatuak daude. Finalean lau bikote arituko dira. Gurrutxaga eta Xenpelarrez gain, Mutrikuko finalerdiaren irabazlea, eta beste bi bikote, puntuazioz sartuko dira.

  • Santutxuko bertso-eskolaren eskutik |2013/05/27

    29 bertso udaberri Bilbon

    Asteburuan amaitu dira Bilboko Udaberriko saioak. Hori dute izena, eta 30garren udaberrirantz abiatu berri dira jada. Santutxuko Bertso Eskolak sortutako ekimena da: “Guk beti argi izan dugu eskola eta agentzia garela” dio Joserra Bilbaok, bertso-eskolako kideak.Joserra Bilbao da hasiera hartatik lehen lerroan dirauen pertsona klabeetako bat. Bertsoa.com-ek bere gogoetak bildu ditu.

  • 'Abortoa libre eta doan Osasungintza publikoan' ekimenaren baitan |2013/05/27

    Bertsoak Iruņean bihar, Ibarra eta Lagomarekin

    Bihar Iruņean, bertso-poteo ekitaldia izango da Iruņean, 'Abortoa libre eta doan Osasungintza publikoan' ekimenaren baitan. Ekitaldia Feminista txokotik abiatuko da, arratsaldeko 18:30etan eta Iratxe Ibarra eta Erika Lagoma arituko dira bertsotan.

  • Streaming bidez |2013/05/25

    Bertsolariak Donostiako zazpi museotan gaur

    Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bertsolariak arituko dira gaur Donostiako zazpi museoetan kantari, streaming bidez komunikatuta. Gaur 18:00etan izango da ekitaldia eta museoetan zein internet bidez jarraitu ahal izango da.

  • Eskolarteko Bertsolari Txapelketak |2013/05/24

    Bertsolari gazteak oholtzara gaur Iparraldean eta Gipuzkoan

    Miarritzen Bertsulari Ttipi Eguna ospatuko da gaur Jai Alai ezker paretan. Sehaskako 400 ikasle elkartuko dira bertan eta Amets Arzallus eta Sustrai Colina ere kantuan ariko dira Oskar Estangak musikaz lagunduta. Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako saioa, berriz, Lazkaon egingo dute.

  • Ekainaren 7an, Plateruena Kafe Antzokian, 23:00etan |2013/05/24

    Durangaldeko bertsolarien kopla txapelketa

    Durangaldeko bertsolarien arteko Kopla txapelketa antolatu dute Plateruenan ekainaren 7rako. Ekitaldian 12 bertsolarik hartuko dute parte eta afalondoan jokatuko da saioa. Afarirako sarrerak salgai Kafe Antzokian eta Kafe Antzokiko webgunean. Txapelketarako sarrera doan da.

  • Asteburuko agenda |2013/05/24

    Bertso-saioak izango dira gaur Oņatin, Lemoizen eta Donostian ere

    Oņatin "Ez gara Palestinaz ari" emanaldi berezia izango da ikusgai; Lemoizen bertso-afaria egingo dute Sebastian Lizasok eta Arkaitz Estiballesek eta Donostian Agin Rezolak eta Alaia Martinek ere bertso-afaritan kantatuko dute.

  • 14:30etan, Kultur etxean |2013/05/23

    'Arabako bertso-eskolek 11 opari' emanaldia gaur Kanpezun

    “Arabako Bertso-eskolek 11 opari” egitasmoa martxan da eta gaur emanaldia izango da Kanpezun, 14:30etan kultur etxean. Bertso-eskolen ekimena da eta 'Bertso-eskolak herriari egiten dion opari' gisa planteatzen dute ekitaldia.

  • DF Bertsozale Eskola, Plateruenan 19:30etan |2013/05/23

    Jon Maiak doinua eta kantakerari buruzko hitzaldia emango du gaur Durangon

    Durangoko DF Bertsozale Eskolak antolatutako jardunaldien baitan, gaur Jon Maia bertsolariak hitz egingo doinuaz eta kantakeraz. Aurtengo edizioko hirugarren edizioa da eta zuzenean jarraitu ahal izango da www.plateruena.net webgunean.

«   1  2  3  4  5  6  7  8  9  10  »   »»

Zornotza

Egaņa. Raxoiren aholkularia

2012/07/18

Bideo guztiak ikusi

Plaza librea

Bideo guztiak ikusi

Nola bidali zure bideoa »

© 2013 Bertsoa.com • RSS sindikazioaLege oharraINFOTRESek sortu eta egindako web gunea

Bizkaioko Foru Aldundia

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia