Bertsokatu Txapelketa |2013/04/24
Asier Azpiroz, Maialen Saez de Okariz, Maddi Gallastegi eta Jagoba Apaolaza ariko dira kantuan Gasteizko Garraxi tabernan, iluntzeko 21etan hasita. Bosgarren kanporaketa izango da gaurkoa. Denera 20 bertsolarik hartu dute parte Bertsokatu Txapelketaren hirugarren edizio honetan. Finala maiatzaren 9an egingo dute, ostegunez, Gasteizko Gaztetxean.
Nere Erkiaga izango da bertan |2013/04/23
Atzo eta gaur ari dira jardunaldiak egiten EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Kazetaritza Sailak antolatuta. Bertsolaritzaren sare dokumentalaz ariko da Nere Erkiaga.
Hitzetik Hortzera |2013/04/23
Urretxu eta Donostiako saioak ikusi ahal izan genituen aurtengo denboraldiko hogeigarren Hitzetik Hortzeran. Martxoan Bertsoaren baitan antolatutako bertso-bazkaria Urretxun; eta Donostian saio berezia Oteiza gogoan ekimenarekin bat eginez.
Kataxulo Txapelketa |2013/04/22
Joan zen ostiralean egin zen finala Oiartzungo Gaztetxean. Maialen Akizurekin jokatu zuen buruz burukoa zarauztarrak. Atzetik gelditu ziren Txaber Ormazabal, Manu Goiogana, Mikel Artola eta Amaia Iturriotz.
DF Bertsozale Eskola |2013/04/22
Lau hitzaldi izango dira aurten: Maiatzaren 9an uxue Alberdirena, maiatzaren 16an Julio Sotorena, maiatzaren 23an Jon Maiarena eta maiatzaren 30ean Unai Elizasurena.
19:00etan Katuxulo gaztetxean |2013/04/19
Katuxulo gazte sariketako finala jokatuko da gaur Oiartzungo gaztetxean, bi kanporaketa jokatu ondoren. Ekitaldia 19.00etan izango da.
Apirilaren 22an eta 23an Leioan |2013/04/19
EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Kazetaritza Sailak antolatutako Dokumentazio Jardunaldietan hartuko du parte Bertsozale Elkartearen Xenpelar Dokumentazio Zentroak. "Informazioaren komunikazioa eta datu eta bilduma digitalerako sarbidea" izenburupean antolatu den seigarren edizioa apirilaren 22 eta 23an izango da Leioan. Bertan, bertsolaritzaren sare dokumentalari buruz arituko da Nere Erkiaga, Xenpelar Dokumentazio Zentroko koordinatzailea.
Asteburuko agenda |2013/04/19
Gaur Tolosan, Iruñean, Beran, Zestoan, Gasteizen, Lazkaon eta Lizarran izango dira saioak; bihar Zubirin, Mutrikun, Gasteizen, Beran, Zarautzen eta Basaurin eta igandean Mallabian, Villatuertan eta Iruritan.
Elixabete Perez Gazteluneren ikerketa lana |2013/04/18
Joxepa Antoni Xenpelarri ezagutzen zaizkion lehen bertsoak 1902koak dira, 37 urte zituela Azkueren Bilboko Ibaizabal aldizkarira bidaliak. Bat-batean, fabrikan eta fanderian egiten zuen, emakumeen bilera lekuetan. Fabrikan, bere bertsoak botatzeaz gain, bi pertsonaia dramatizatuaz egindako ofizioko saioen konstantziak ere badira.Joxepa Antoni Xenpelar gaur bizi balitz, eta bertsolari bat bi mikrotatik bi paper kantatzen ikusiko balu, "hori nik orain dela ehun urte ere egiten nuen" esan zezakeen lasai asko, seguruena zerbait politagoa etorriko zitzaion arren.
Hitzetik Hortzera |2013/04/18
Osinalde eta Orixe sariketen finalak eskaini zituzten pasa den asteko Hitzetik Hortzeran. Hemen dituzue bertsoaldiak ikusgai.
Lasarte Hitzetik Hortzera
Hasierako agurrak
2013/05/04
2013/05/10
2013/05/04
2013/05/04
2013/05/04
2013/05/04
2013/05/04
2013/05/03
2013/05/03
2013/05/03
2013/05/09
Viñaspre eta Txoperena buruz b...
2013/05/09
2013/05/09
2013/05/04
GoogleMaps. Maia eta Iturriaga
2013/05/04
Soto eta Maia aita-semeak bank...
2013/05/04
Publikoaren agurrak. Amuriza, ...
2013/05/04

Ibardin (Bera) Hitzetik Hortzera
2013/04/26

Ibardin (Bera) Hitzetik Hortzera
2013/04/26

Ibardin (Bera) Hitzetik Hortzera
2013/04/26

Ibardin (Bera) Hitzetik Hortzera
2013/04/26
© 2013 Bertsoa.com • RSS sindikazioa • Lege oharra • INFOTRESek sortu eta egindako web gunea