Kataxulo Txapelketa |2013/04/22
Joan zen ostiralean egin zen finala Oiartzungo Gaztetxean. Maialen Akizurekin jokatu zuen buruz burukoa zarauztarrak. Atzetik gelditu ziren Txaber Ormazabal, Manu Goiogana, Mikel Artola eta Amaia Iturriotz.
DF Bertsozale Eskola |2013/04/22
Lau hitzaldi izango dira aurten: Maiatzaren 9an uxue Alberdirena, maiatzaren 16an Julio Sotorena, maiatzaren 23an Jon Maiarena eta maiatzaren 30ean Unai Elizasurena.
19:00etan Katuxulo gaztetxean |2013/04/19
Katuxulo gazte sariketako finala jokatuko da gaur Oiartzungo gaztetxean, bi kanporaketa jokatu ondoren. Ekitaldia 19.00etan izango da.
Apirilaren 22an eta 23an Leioan |2013/04/19
EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Kazetaritza Sailak antolatutako Dokumentazio Jardunaldietan hartuko du parte Bertsozale Elkartearen Xenpelar Dokumentazio Zentroak. "Informazioaren komunikazioa eta datu eta bilduma digitalerako sarbidea" izenburupean antolatu den seigarren edizioa apirilaren 22 eta 23an izango da Leioan. Bertan, bertsolaritzaren sare dokumentalari buruz arituko da Nere Erkiaga, Xenpelar Dokumentazio Zentroko koordinatzailea.
Asteburuko agenda |2013/04/19
Gaur Tolosan, Iruñean, Beran, Zestoan, Gasteizen, Lazkaon eta Lizarran izango dira saioak; bihar Zubirin, Mutrikun, Gasteizen, Beran, Zarautzen eta Basaurin eta igandean Mallabian, Villatuertan eta Iruritan.
Elixabete Perez Gazteluneren ikerketa lana |2013/04/18
Joxepa Antoni Xenpelarri ezagutzen zaizkion lehen bertsoak 1902koak dira, 37 urte zituela Azkueren Bilboko Ibaizabal aldizkarira bidaliak. Bat-batean, fabrikan eta fanderian egiten zuen, emakumeen bilera lekuetan. Fabrikan, bere bertsoak botatzeaz gain, bi pertsonaia dramatizatuaz egindako ofizioko saioen konstantziak ere badira.Joxepa Antoni Xenpelar gaur bizi balitz, eta bertsolari bat bi mikrotatik bi paper kantatzen ikusiko balu, "hori nik orain dela ehun urte ere egiten nuen" esan zezakeen lasai asko, seguruena zerbait politagoa etorriko zitzaion arren.
Hitzetik Hortzera |2013/04/18
Osinalde eta Orixe sariketen finalak eskaini zituzten pasa den asteko Hitzetik Hortzeran. Hemen dituzue bertsoaldiak ikusgai.
"Nire gorputza, nire sexualitatea" Bertso-paper Lehiaketa |2013/04/18
Pasa den ostiralean banatu zituzten "Nire gorputza, nire sexualitatea" bertso-paper lehiaketaren sariak Getxon, Algortan. Lehen saria jaso duten bertsoekin bideo animatu bat egin du Laurita Siles artistak, Nahikari Ayo eta Beñat Amezaga bertsolarien laguntzarekin.
Ion Martinez elkarrizketatuko du Jon Artanok |2013/04/18
Donostiako saioan Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña aritu ziren Unai Elizasu gai-jartzaile zutela eta Ion Martinez Oteizaren paperean sartuta. Urretxun, berriz, Beñat Gaztelumendik eta Agin Rezolak bertso-bazkaria egin zuten Martxoan Bertsoa zikloaren barruan.
Ainhoa Agirreazaldegik emango du, 19:00etan, Xenpelar Etxean |2013/04/17
Gaur, osteguna, Ainhoa Agirreazaldegik "Emakumea eta bertsolaritza. Begirada feminista bat" izeneko hitzaldia emango du Xenpelar Etxean, iluntzeko 19:00etan hasita, 'Emakumea bertsotan' jardunaldien baitan.
Azkarate
Uxue eta Txirrita. Eguarre, Maia eta Alberdi
2013/05/11
Hasierako agurrak.Arzallus eta...
2013/05/10
VIP gunea. Lizaso eta Arzallus
2013/05/10
2013/05/10
Jaioberritatik bertsotan.Arzal...
2013/05/10
2013/05/11
Uxue eta Txirrita. Eguarre, Ma...
2013/05/11
Maiaren zaleak. Alberdi eta Ma...
2013/05/11
2013/05/17
2013/05/17
Bertso-haurdunaldia. Martin et...
2013/05/17
Zallako bertso-eskolako gaztet...
2013/05/17
2013/05/10
2013/05/04
2013/05/04
2013/05/04
2013/05/04
2013/05/04
2013/05/03
2013/05/03
2013/05/03
© 2013 Bertsoa.com • RSS sindikazioa • Lege oharra • INFOTRESek sortu eta egindako web gunea