Egun osoko saioak dira gehienak |2013/05/15
Hondarribian Beņat Lizaso eta Aitor Mendiluze ariko dira; Asteasun Julio Soto eta Jexux Mari Irazu eta Urnietan Patxi Etxeberria eta Beņat Gaztelumendi. Astigarragan ere saioa izango da.
Hitzetik Hortzeran |2013/05/15
"Hango eta hemengo" izeneko saio berezia egin zen Lasarten. Herriko kultur-taldeek elkarlanean sortutako ekitaldia. Hori eta Hendaiako bertso-jaialdia ikusi ahal izan genituen pasa den asteko Hitzetik Hortzeran.
Bertsokatu Sariketa |2013/05/14
Pasa den ostegunean jokatu zen aurtengo Bertsokatu Sariketaren finala. Saioaren aurretik antolatzaile eta bertsolari den Jagoba Apaolazarekin hitz egiteko aukera izan genuen.
Joan den ostiral eta lurunbatean |2013/05/14
Arabako Eskolarteko txapelketako bi saio jokatu dira pasa den asteburuan, Gasteizen eta Zalduondon. Hirugarrena, asteburu honetan izango da Aramaion. Festa giroan ospatu dira bi ekitaldiak eta Arabako finalerako lehen txartelak banatzeko ere baliagarria izan da.
Bertsokatu Sariketa Gasteizen |2013/05/14
Pasa den ostegunean jokatu zuten Gasteizko gaztetxean aurtengo Bertsokatu Sariketaren finala. Iņaki Viņasprerekin buruz buruko berezia eginda jantzi zuen txapela Maddi Ane Txoperenak. Asier Azpiroz, Izar Mendiguren eta Peio Ormazabal aritu ziren kantuan beraiekin. Jagoba Apaolaza eta Maialen Kortabarriak egin zituzten gai-jartzaile lanak.
52 herritan |2013/05/13
"Gu ere Bertsotan" proiektuan landutakoa plazaratuko dute 10 000 ikaslek. 131 ikastetxek hartzen dute proiektuan parte gaur egun eta 70 bertso jaialdi egingo dira.
Zaldiko Maldiko Elkartean, 20:00etan |2013/05/13
Ostegun honetan, maiatzak 16, Bertso-glosa-saioa izango da Iruņeko Zaldiko Maldiko Elkartean, AEK-k antolatuta. Menorcako Joan Moll “Joanet” eta Esteve Barceló “Verderol” glosadoreekin eta Ismael Moll “Pele” gitarristarekin batera, Oskar Estanga eta Aimar Karrika bertsolariak izango dira kantuan. Gai-jartzaile lanetan berriz, Ainhoa Aranburu eta itzultzaile gisa Marc Febrer.
Gaur Donezteben, egun osoz, Bertso-eskolako egunarekin batean |2013/05/11
Nafarroako bertsolari eta bertsozale gaztetxoek egun betea dute gaurkoa Goiz partean, 14 urtez beherako 80 gaztetxok Eskolarteko txapelketa izango dute. Ondoren, bazkaria, jolasak eta saioa izango dute, Silveira eta Zelaietarekin. Donezteben izango da. Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatutako ekitaldia da.
Iņaki Muruari elkarrizketa |2013/05/10
Aurten zortzigarren urtea beteko du Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Lehendakari moduan. Krisia nabaritu arren proiektuei eutsi die Bertsozale Elkarteak. Balioen transmisioari garrantzia berezia ematen dio Iņaki Muruak.
Iņaki Muruari elkarrizketa |2013/05/10
Mintzola Fundazioaren proiektua berbideratzeko lana egin du Bertsozale Elkarteak. Ahozkotasunaren "zaku zabala" mugatu eta bertsolaritzan "buru belarri" sartuko da Mintzola. Lehendik martxan zeuden proiektuak Soziolinguistika Clusterrera bideratuko dira.
Algorta
Arrate eta Imanol 8ko handian
2012/06/02
2013/06/15
Jexux Mari, Maialen eta Unai g...
2013/06/15
2013/06/15
2013/06/15
2013/06/15
2013/06/15
2013/06/01
2013/06/01
Kopla txapelketa, buruz buruko...
2013/06/07
Bukaerako bertso jarriak. Topa...
2013/06/07
Libreko kopla saioen hautaketa
2013/06/07
Kopla txapelketa, lehen faseko...
2013/06/07
Kopla txapelketako bigarren fa...
2013/06/07
2013/06/08
Zortziko handian Gurrutxaga et...
2013/06/08
Koplaka Amilburu eta Mendizaba...
2013/06/08
2013/06/08
2013/06/08
2013/06/08
Bisita gidatua. Maia eta Mendi...
2013/05/24
© 2013 Bertsoa.com • RSS sindikazioa • Lege oharra • INFOTRESek sortu eta egindako web gunea