Osiñalde eta Orixeko bertsoak |2013/04/13
Orixe eta Osiñalde sariketetako bertsoak eman dituzte aste honetako Hitzetik Hortzeran. Orixeko finala Añorgan jokatu zen, martxoaren 22an. Osiñalde, Gabirian, joan den larunbatean. Iñigo Manzisidor Mantxi eta Nerea Ibarzabal izan dira txapeldunak. Horrekin batera, Felix Zubia, Mantxi eta Nahikari Gabilondoren hitzak ere jaso ditu Hitzetik Hortzerak.
ostiral gauean eta igande arratsaldean |2013/04/12
Orixe eta Osiñalde sariketetako bertsoak emango dituzte aste honetako Hitzetik Hortzeran. Orixeko finala Añorgan jokatu zen, martxoaren 22an. Osiñalde, Gabirian, joan den larunbatean. Iñigo Manzisidor Mantxi eta Nerea Ibarzabal izan dira txapeldunak.
Bulebarrean, 18:00etan |2013/04/12
Donostiako Bulebarrean zazpi bertsolari aritu dira kantuan gaur arratsaldeko 18:00etan, Askegunean: Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Amets Arzallus, Alaia Martin, Xabier Silveira eta Jokin Uranga.
Katuxulo Sariketa Oiartzunen |2013/04/12
Katuxulo Sariketako bigarren eta azken kanporaketa jokatuko da gaur Oiartzunen, Katuxulo gaztetxean bertan. Bertsotan: Manu Goiogana, Maialen Akizu, Gema Urteaga, Iñaki Aleman, Haritz Mujika eta Mikel Artola. 19:00etan izango da. Finala, datorren ostiralean.
Biltxokoan, 19:00etan |2013/04/12
Taldekako Xanpiona abian jarri da berriz ere eta bihar izanen da lehen saioa Urdiñarben, Baiona eta Xiberoko taldeen artean. Xiberoko taldeko bertsulariak: Joanes Etxeberria, Ramuntxo Kristi eta Mixel Etxekopar. Baionako taldetik: Eneritz Zabaleta, Txato Renteria eta Eñaut Alfaro. Biltxokoan, 19:00etan.
Bertso ekitaldia gaur Dokan, 19:30etan |2013/04/11
Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña Jorge Oteizaren oroimenezko ekitaldian izango dira gaur Donostian, Doka kafe antzokian, Unai Elizasu gai jartzen dela.
Maiatzaren 15 arte |2013/04/11
Xabier Munibe bertso-paper lehiaketa abian da eta lanak aurkezteko epea zabalik dago, maiatzaren 15 arte. Azkoitiako Xabier Munibe ikastolak antolatzen du lehiaketa eta hamasei urtez beherako gaztetxoentzat bideratua dago.
Apirilaren 19an, 20:30etan |2013/04/10
Gasteizen bertso jaialdia egingo dute Gaztetxearen 25garren urteurrena ospatzeko. Maialen Lujanbio, Jone Uria, Unai Iturriaga, Iñaki Viñaspre, Jon Maia, Fredi Paia eta Amets Arzallus izango dira bertsotan, Josu Goikoetxeraren eskutik. Gaztetxea bertso ekitaldien erreferentziatako bat da Gasteizen. Jaialdia 20:30etan izango da.
'Egubakoitzak kartzelan', apirilaren 26an, Bergarako gaztetxean |2013/04/10
Aitzol Barandiaran, Iñaki Gurrutxaga eta Julen Goikoetxeak bertso jarri musikatuak eskainiko dituzte Bergarako gaztetxean, apirilaren 26an, 22:30etan. "Batez ere, umoretik eta kritika politikotik joango da emanaldia, bertso musikatuetan ere ohikoak ez diren doinuak eta bertsioak baliatuaz. Esperimentu piloto gisa hartu dugu geuk ere" adierazi dio Aitzol Barandiaranek Bertsoa.com-i.
Hitzetik Hortzera |2013/04/10
2009ko Txapelketa Nagusian bukatutzat eman zuen Andoni Egañak bere txapelketa-ibilbidea eta ez du parte hartuko datorren udazkenekoan. Artanok berarekin errepasatu ditu azken txapelketak.
Agurain
Gaztetxoen saioa
2012/06/16
2013/05/10
2013/05/04
2013/05/04
2013/05/04
2013/05/04
2013/05/04
2013/05/03
2013/05/03
2013/05/03
2013/05/09
Viñaspre eta Txoperena buruz b...
2013/05/09
2013/05/09
2013/05/04
GoogleMaps. Maia eta Iturriaga
2013/05/04
Soto eta Maia aita-semeak bank...
2013/05/04
Publikoaren agurrak. Amuriza, ...
2013/05/04

Ibardin (Bera) Hitzetik Hortzera
2013/04/26

Ibardin (Bera) Hitzetik Hortzera
2013/04/26

Ibardin (Bera) Hitzetik Hortzera
2013/04/26

Ibardin (Bera) Hitzetik Hortzera
2013/04/26
© 2013 Bertsoa.com • RSS sindikazioa • Lege oharra • INFOTRESek sortu eta egindako web gunea