Bertsoa.com plaza digitalaren helburuetako bat bertsolaritza zabaltzea izaki, zure herriko bertso emanaldiak zabaltzeko aukera emango dizu hemen. Bertso dokumentuak formato digitalean zein analogikoan onartuko dira (hala ere, eskertuko da ahal dela formato digitalean izatea). Saioko argazkiak ere eskertuko ditu plaza digitalak. Antolatzaileengandik jasotako bertsoen zabalkunde tratamendua Arinaizela ekimenaren gain joango da, eta batez ere honako irizpide hauek hartuko dira kontuan: bertsoen kalitatea, aniztasuna, ekitaldiaren izaera eta garrantzia, denbora, saioaren gaurkotasuna... Noski, irudi eta audio kalitateak ere oso kontuan hartuko dira.
Bertsoak zer formatotan bidali
- audio zintak (zinta normalak)
- MiniDV (bideo zinta txikiak bakarrik)
- CD audioak (mp3,wav formatoak)
- DVD bideoak (mpeg, AVI formatoak, Windows Media Video -wmv-)
- Argazkiak
Zer egin behar da bertsoak eta argazkiak bertsoa.com-era bidaltzeko
Emailez: info@bertsoa.com
Ohar garrantzitsua
Antolatzaileak sortzaileen baimena beharko du bertsoak plaza digitalera bidaltzerako. Zerbitzu hau doan daLan bolumenak bestelako aukerak ekar litzake.
Bertso onenak bideoan
2010-07-18, PASAIA
Trintxerpeko I. bertso jaialdia
Auzoa: Trintxerpe Lekua: Txosna gunea Ordua: 18:00 Protagonistak: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Jexux Mari Irazu, Jon Maia, Unai Agirre, Mantxi Gai-jartzailea: Haritz Casabal
Euskal Herria