Bertsoa.com http://bertsoa.com Bertso plaza digitala Luis Prieto bertso-bazkaria http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3792 Ekainaren 1ean egin zuten Luis Prieto bertso-bazkaria Dimako pilotalekuan. Unai Iturriaga eta Jon Maia aritu ziren kantuan 170 lagunen aurrean. Hernandorena sariketa igandean, Senperen http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3793 Igande honetan jokatuko da Hernandorena sariketa Senperen, Larraldean. Euskal Herri osoko zortzi bertsolari gazte arituko dira kantuan: Battit Crouspeyre, Maddi Ane Txoperena, Maialen Akizu, Egoitz Urrestarazu, Maddi Sarasua, Paula Amilburu eta Malen Amenabar eta Ortzi Murua. Ekitaldia 11:30etan hasiko da, Senperen, Larraldean. "Bertsolaria musikari ere izatea da helburua" http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3786 Oskar Estangaren ekimenez plazetan dabil 'Bat-batean' ekimena. Bertsoa eta musika elkartzen ditu, baina, modu berezian. Libreko saioa da, Estanga eta beste bertsolari bat (edo gehiagoren) artea osatua. Bertsolaria ere oholtzan musikari sentitzea da planteamendua. Bertso-saioa Ereņotzuko frontoian http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3789 Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Iker Zubeldia eta Jexux Mari Irazu aritu ziren kantuan Amaia Otxotorenaren esanetara. Frontoia jendez bete zen eta kanpotik ere bat baino gehiago aritu zen saioa jarraitzen. Bertsoaldi onenak gaur eguerdirako Bertsoa.com-en. Irungo Bertso Eskolen II. Eguna http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3790 Irungo Irunabar Bertso Eskolen II. Eguna, egingo dute bihar, Ola sagardotegian 17:00etatik aurrera. Bertan, Txingudiko bertso eskoletako ikasle eta irakasleek saioak egingo dituzte Eguzkitza, Talaia eta Txingudi ikastetxeetako bertso eskoletako ikasleekin batera. Hiru urtean hirukoiztu egin da Iparraldeko bertso-eskola kopurua http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3780 Iparraldeko bertso-eskolen jaia egin zuten Aiherran, Xapelgoa barne zela, Bertsularien Lagunak Elkarteren ekimenez eta balorazio baikorra egiteko datuak badira. Bertsolaritzaren transmisioak jauzia egin du hiru urteotan Lapurdi, Baxe Nabarre eta Xiberoan. Bederatzi bertso-eskola egotetik 27ra izatera pasa dira denbora horretan. Seaskan hiru erakasle ari dira lanean, eta ikastolako lana bertso-eskolarekin uztartzen dute Odei Barroso, Aimar Karrika eta Xan Alkhat-ek eta hain zuzen ere, uztarketa hori izanda emaitzaren klabeetako bat, erakasleen hitzetan. Bost saio daude gaurko iragarrita http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3783 Basaurin Igor Elortza, Miren Amuriza, Arkaitz Estiballes eta Jon Maia ariko dira; Bilbon "Galtzagorriei to, Iņaxito!"; Donostian Jone Uria, Uxue Alberdi eta Alaia Martin eta Oņatin bi saio: Jone Uria eta Aitzol Barandiaran batean eta Agin Rezola eta Jexux Mari Irazu bestean. Legutioko jaia ikusgai http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3778 Ekainaren 1ean egin zuten Arabako Eskolarteko Txapelketaren finala Legution. Txapelketa baino arabako bertsolari gazteen festa izan zen. Hemen dituzue hango irudi batzuk ikusgai. Bertsoak gaur Ereņotzun, eguerdi eta arratsalde http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3779 Unai Agirre eta Beņat Gaztelumendi arituko dira gaur Ereņotzun bertsotan, San Antonio egunez, eguerdi eta arratsalde. Ereņotzuko jaietan egingo diren hiru bertso ekitalditik lehena izango da. Biharko ere ekitaldi ugari dakar bertso agendak: Basaurrin bertso-trama, Oņatin bertso poteoa eta bertso afaria, Bilbon 'Galtzagorriei to, Inaxito' ikuskizuna eta Donostian bertso bazkaria, Deustuko unibertsitatean. Elgoibarren saioa izango da gaur http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3773 Julio Sotok eta Uxue Alberdik kantatuko dute diploma banaketan, eguerdiko 12etan. Bertsulari Gazteen Xapelgoko bertsoak http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3774 Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoa jokatu zen Aiherran. Maddi Sarasuak irabazi zuen. Bertsoa.com-en ekitaldiko bertsoak sareratuko ditu egunean zehar. Uztailaren 3, 4 eta 5ean egingo dira Ahoa Bete Hots jardunaldiak http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3769 Aurtengoa laugarren edizioa izango da eta "Hitza Jolas" izango du izenburu. Hezkuntza arautu eta ez arautuan ahozkotasuna lantzeko erabil daitezkeen jolasez ariko dira. Bertsolaritza ikertzeko kontratu deialdia zabalik http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3771 Bertsozale Elkartearen Ikerkuntza planean ageri diren ikergaiak aztertuko ditu aukeratzen den proiektuak. Mikel Laboa Katedrak, EHUko Euskara Errektoreordetzak eta Mintzolak jarri dute martxan deialdia. Umore ona gaztetxeko plazan http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3772 Pasa den larunbatean jokatu zen aurtengo Plazatik Gaztetxera sariketaren finala. Unai Mendizabal eta Oihana Iguaranek irabazi zuten txapela Jon Gurrutxaga eta Josu Oiartzabal "Xenpelar"-ekin buruz burukoa jokatu ondoren. Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal irabazle Plazatik Gaztetxeran http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3761 Oihana Iguaran amasarrak eta Unai Mendizabal zizurkildarrak irabazi dute Plazatik Gaztetxera txapelketa. Bigarren, Jon Gurrutxaga eta Josu Oiartzabal "Xenpelar" gelditu ziren, Malen Amenabar eta Txaber Ormazabal hirugarren, eta Maddi Ane Txoperena eta Paula Amilburu laugarren. Final ederra izan zen Markin-Xemeingoa. Durangaldeko kopla txapelketako buruz burukoa http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3763 Beņat Ugartetxea eta Igor Elortza sailkatu zuten Durangaldeko kopla txapelketako buruz-burukorako. Hiru lan egin zituzten: bina ofizio gaia emanda -hiru minutuko tartean-, eta kartzela: gaia eman eta hiru minutuko kopla saioa bakoitzak. "Durangaldeko bertsozaleak batzea da helburua" http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3765 Lehenengo pausoak ematen ari den Durangaldeko Bertso-eskolak antolatu du kopla txapelketa, eskualdeko bertsozaleak eta bertsozaleak batzeko helburuz. Eņaut Uruburu eta Enea Pinillos dira antolakuntzan aritu direnetako bi. Hona honen bien gogoetak. Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal irabazle Plazatik Gaztetxeran http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3766 Oihana Iguaran amasarrak eta Unai Mendizabal zizurkildarrak irabazi dute 2013ko Plazatik Gaztetxera Bertsolari Gazteen Txapelketa. Buruz burukoa Josu Oiartzabal Xenpelar eta Jon Gurrutxaga azpeitiarren kontra jokatuta lortu zuten txapela janztea. Hirugarren Maddi Ane Txoperena eta Paula Amilburu sailkatu ziren; eta laugarren, Malen Amenabar eta Txaber Ormazabal. Umore ona gaztetxeko plazan http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3768 Pasa den larunbatean jokatu zen aurtengo Plazatik Gaztetxera sariketaren finala. Unai Mendizabal eta Oihana Iguaranek irabazi zuten txapela Jon Gurrutxaga eta Josu Oiartzabal "Xenpelar"-ekin buruz burukoa jokatu ondoren. "Oso harrera ona izan dute aurtengo saioek" http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3770 Afalaurretik Saioa Rodrigez eta Maddi Ibaibarriagarekin hitz egin genuen. Sariketaren baitan antolatu dituzten saioen balorazioa egiteaz gain, finalaren nondik-norakoak kontatu zizkiguten mutrikuarrak eta xemeindarrak. "Enpresa bezala kokatuta dago Lanku" http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3758 Aurten hamargarren urteurrena beteko du Lankuk. Ibilbide horretan antolatzaileek eta bertsolariek Lanku benetan zer den ondo ulertu dutelakoan dago. "Ikasketa-prozesu bat izan da hau" http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3759 Gaur egun, krisia nabaritu arren, Lankuren egoera ona delakoan dago, bereziki lan-taldeari esker. Etorkizunera begira gauzak "ondo" egiten jarraitu nahiko luke. Plazatik Gaztetxera gazte sariketako finala bihar Markinan http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3760 Plazatik Gaztetxera bertsolari gazteen txapelketako finala jokatuko bihar Markinako gaztetxean, 22:30etan hasita. Lau bikote arituko dira kantuan: Oihana Iguaran-Unai Mendizabal, Jon Gurrutxaga-Josu oiartzabal Xenpelar, Malen Amenabar-Txaber Ormazabal eta Maddi Ane Txoperena-Paula Amilburu. Bertsolaritzari buruzko doktorego tesia egiteko beka deialdia http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3755 Mintzola Fundazioak, Mikel Laboa Katedrak eta EHUk bertsolaritzari buruzko doktorego tesia egiteko beka deialdia aurkeztuko datorren asteartean Villabonan, Mintzolan bertan, goizeko 11:00etan. Bertsozale Elkartearen ekimenez, Mintzola ahozko sorkuntzaren ikergunea martxan jarri denetik bertsolaritzari buruzko doktorego tesia egiteko lehenengo beka deialdia izango da. Bertsolariak eta glosadoreak http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3756 Bertsolariak eta glosadoreak izan dira denboraldiko azken Hitzetik Hortzeran. Bertso-glosa saioa egin dute Iruņeako Zaldiko Maldiko elkartean eta bertso-afaria Astigarragako Petritegi sagardotegian. Tolosan hitzaldia izango da gaur http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3757 "Gaiaren trataera, bertsolarien aldetik" izenburuko hitzaldia eskainiko du Maialen Lujanbiok. Iluntzeko 19etan hasiko da. Bizkaiko finala ikusgai http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3752 Pasa den asteazkenean jokatu zen Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren finala Bilbon. Hemen dituzue bertsoaldiak ikusgai. Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako aukeraketa http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3753 Gaztetxoen mailan Zarauzko taldea nagusitu zen eta gazteen mailan Mikel Iturriotzek jantzi zuen txapela Gemma Urteagaren aurretik. Aukeraketa ikusgai hemen. Amaitu da aurtengo denboraldia http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3754 Amaitu da aurtengo Hitzetik Hortzeraren denboraldia eta azken programan urtearen errepasoa bideoklip honetan. Ostiralean jokatuko da Durangaldeko Kopla Txapelketa http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3748 Gaueko 23etan hasita 12 bertsolari hauek ariko dira kantuan Plateruenan: Txaber Altube, Aitor Bizkarra, Miren Amuriza, Igor Elortza, Erika Lagoma, Gorka Lazkano, Juan Mari Areitio, Eneko Abasolo "Abarkas", Beņat Ugartetxea, Garikoitz Sarriugarte, Ander Aldazabal eta Ane Alegria. Lankuk 10 urte bete ditu http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3749 Beti ere bertsoa oinarritzat hartuta, edozein kultur ekitaldi sortzeko eta antolatzeko giza baliabideak eta baliabide materialak kudeatzen ditu. Bertsozale Elkarteak sortua da. Aņanako ikastetxeek topaketa egingo dute gaur http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3750 Goizeko 11:15etan izango da ospakizuna, Kultur Etxean. Arabako Eskolartekoa lagunarte giroan http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3751 Arabako Eskolartekoa festa giroan amaitu zen larunbatean Legution. Goizean umeak izan ziren protagonista eta arratsaldean helduak. Txapelketa formatoa, Nafarroan eta Iparraldean bezala, helduetan soilik aplikatu da Araban ere. Peru Abarrategi aramaioarrak jantzi zuen txapela eta Iņaki Tena gasteiztarrak ere Euskal Herrikorako txartela lortu zuen. Baztan-Bidasoako Bertsopaper Lehiaketako sariak banatu dituzte http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3746 Denera 170 lanek hartu dute parte. Ekhiņe Zapiain, Uxue Mesa, Aitor Servier-Etchechuri eta Julen Zelaieta gelditu dira txapeldun. Maddi Sarasua txapeldun Iparraldeko Gazteen Xapelgoan http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3747 Maddi Sarasua Itsasuarrak jantzi zuen txapela, Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoan. Berekin batean aritu ziren finalean: Kerman Diaz, Lur Renteria, Nahia Sasco, Aitor Servier eta Ortzi Murua. Aurretik, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoko bertso-eskoletako haurren festa izan zen. Sei bertso-ekitaldi daude gaurko iragarrita http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3744 Lizartzan, Legution, Diman, Amurrion, Legasan eta Pasaian saioak egingo dira gaur. Bihar Saran, Oionen eta Urruņan izango dira hitzorduak. Txaber Altube eta Ekialdeko taldea irabazle Bizkaiko Eskolartekoan http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3740 Txaber Altube abadiņarra eta Ekialdeko taldea suertatu dira irabazle Bizkaiko Eskolartean, helduen eta gaztetxoen mailan, hurrenez hurren. Asteazkenean jokatu zen finala El Carmen aretoan. Saio bizia joan zen. Euskal Herriko finalerako, helduetan, Txaber Altube eta Ander Gerrikaetxeberria sailkatu dira. Umetan, Ekialdeko taldea: Beņat Bilbao Antxon Uriguen, Iruri Altzerreka eta Bittor Altube. Finala, Orion izango da, ekainaren 22an. Gipuzkoako Eskolarteko finala gaur Tolosan http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3741 Eskolarteko txapelketako Gipuzkoako finala jokatuko da gaur Tolosan, ume zein helduen mailan, Leidor zineman. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da Teknologia bertsolarien zerbitzura http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3742 Joan zen larunbatean saio berezia egin zuten Donostian: zazpi bertsolari zazpi museotatik. Uxue Alberdi, Xabier Silveira, Arkaitz Estiballes, Ramuntxo Christy, Oihane Perea, Xan Alkhat eta Sustrai Colina aritu ziren kantuan Xabier Sukiaren esanetara. 'Bertsotan' Polonian http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3743 Bertsolaritza eta euskal ipuinak lantzeko jardunaldien baitan, 'bertsotan' arituko dira Polonian, Ekainaren 2an, Poznan-eko Głośna aretoan, Etxepare Institutuaren ekimenez. Zarauzko taldea eta Mikel Iturriotz nagusi Gipuzkoan http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3745 Tolosako Leidor Antzokian jokatu da finala. Handien mailan Gemma Urteaga ere sailkatu da Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalera. Bertso-Eskolen Eguna larunbatean Iparraldean http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3733 200 haur eta guraso biltzea espero dute Bertsularien Lagunak elkarteko kideek, inoiz izan duten kopururik handiena. Denera 20 talde pasako dira oholtzatik. Ostiralean amaituko du denboraldia Hitzetik Hortzerak http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3734 Astigarragan Aitor Mendiluze eta Jon Maia aritu ziren Petritegi sagardotegian. Iruņean, berriz, Menorcako glosalariek Aimar Karrika eta Oskar Estangarekin egin zuten saioa. Arabako Bertso-Eskolen Eguna ospatuko da larunbatean http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3735 Hamarretatik aurrera 14 urtetik beherakoak ariko dira bat-batean zein sortak kantatuz. Bazkalostean, berriz, 16:30etatik aurrera 15 eta 18 urte bitartekoak ariko dira bertso jarrietan eta bat-batean. Bat-batean munduko doinuetan barrena http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3737 Oskar Estangak eta Etxahun Lekuek Bat-batean emanaldia egin zuten Bilbon. Bertso musikatuen bidean beste urrats bat ematea dute helburu, bertsoak musikaz laguntzeaz ez ezik, oholtzan musikaria bertsolari izatea. Bizkaiko Eskolarteko finala gaur Bilbon http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3738 Bizkaiko Eskolarteko finala jokatuko da gaur eguerdian Bilbon. Karmen aretoan izango da, goizeko 11:00etan hasita. Gaztetxo eta helduen txapeldunak eta Euskal Herriko finalean kantatuko duten bertsolariak erabakiko dira gaur. Txaber Altube txapeldun Bizkaiko eskolartekoan http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3739 Txaber Altube abadiņotarrak irabazi du Bizkaiko Eskolarteko txapelketa helduen mailan. Gaztetxotan ekialdeko taldea izan da garaile: Beņat Bilbao, Antton Uriguen, Bittor Altube eta Iruri Altzerreka. Euskal Herriko finala Orion izango da, ekainaren 22an. "Bertsoak ematen du aukera beste gauza asko lantzeko" http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3730 Bi larunbatetan banatuta, zortzi orduko tailerra eman dute Uxue Alberdik eta Ainhoa Agirreazaldegik Ondarroan. Balorazio ona egin dute: "inork ez zekien bertsotan, gehiago zen bertsoarekiko begirada feminista lantzea eta hori estrapolatzea jendaurreko edozein egoeratara bakoitzak nahi duen esparruan erabili dezan". Bisita gidatua Hitzetik Hortzeran http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3731 Villabonako Xenpelar Dokumentazio Zentroaren bisita gidatua egin dute Hitzetik Hortzeran. Arrate Illaro eta Andoni Egaņa bertsolariak izan dira gidari Amaia Agirrerekin batera. Ostiral honetan jokatuko da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finala http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=3732 Arratsaldeko 16etan hasiko da finala. Gaztetxoen mailan Oiartzun, Zarautz D, Aretxabaleta eta Goierriko bertso-eskolako Ordizia taldea sailkatu dira. Helduetan, berriz, Ane Zuazubiskar, Maialen Akizu, Eņaut Martikorena, Eli Pagola, Gemma Urteaga, Aratz Igartzabal, Aitor Irastorza eta Mikel Iturriotz.